Jose Mari Iparragirre bardoaren jaiotzaren 206. urteurrena beteko da egun horretan. Iparragirre plazan dagoen eskulturan jarriko dituzte loreak.
Plaza hori, udaletxe aurrekoa, Iparragirre jaio zen etxetik hurbil dago. Iparragirre kalea 8. zenbakia da etxe hori, eta fatxadan dagoen plaka batek bere jaiotze data gogorarazten du: 1820ko abuztuaren 12a.
Keinu honekin, udalak Urretxuko bardoaren oroimena gorde eta omenaldi xumea egin nahi dio, “Iparragirreren arteak eta sentimenduak garaien gainetik iraun baitzuten”. Bere hilobiko mausoleoa ere asko bisitatzen dutela adierazi du, “bere bizitzak erakarrita” jendea etortzen delako. Gainera, aurten, egun berean, “mundu mailako gertaera bat” izango dela ere gogoratu du, eguzki-eklipsea, eta “hori ere, egutegian markatuta geratuko da”.
