Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Herritar talde batek "Urretxuko alkatetzaren eta kultur eragileen arteko harreman eza" salatu du

Urretxu

Herritarrak agerraldi batera deitu dituzte, kultura herriak eta kulturaren parte aktibo diren norbanakoek koordinatu eta bultzatu behar dutela aldarrikatzeko

2024/02/13
Otamotz

Kulturaren arloan lan egiten duen herritar talde batek prentsa ohar bat igorri du, Urretxuko alkatetzaren eta kultur eragileen arteko harreman eza salatzeko. Horra hor testuaren edukia.

“2023ko urtarrilean hasten du ibilbidea KulturAnitz taldeak. Oraindik izen, helburu eta helmuga finkorik gabe. Baina amesteko gogo eta nahi izugarriekin.

Uggasa, Urola Garaiko garapen agentziak, Asteazken Kooperatiboak deituriko ekimena jarri zuen martxan. Bertan sektore ezberdinei begirada kooperatibo batetik begiratzeko planteamendua egiten zuten saio ezberdinak gauzatu ziren.

Bertara bi herrietako herritar ezberdinak gerturatu ziren eta sektore honetan gehiago arakatu eta herrian zerbait eraikitzeko eta gauzatzeko nahiarekin, biltzen hasi ziren. Gainera momentu eta espazio egokia identifikatu zituzten Urretxun.

Bi herrietako sortzaile ezberdinekin bildu, ikastetxeetako ikasleei galdetegiak pasa, QRkode bidezko herri galdeketa egin… Modu anitzetara herritarren beharrak eta kezkak aztertu ostean, taldea egonkortu eta proiektu bat gauzatzen hasi zen.

Urretxuko Udala Pagoeta auzoan (elizan) egiten ari zen inbertsioaz baliatu eta espazioaren kudeaketa aurrera eraman eta espazioa bizirik mantenduko zuen kultur kooperatiba baten proiektuari forma ematen hasi ziren.

Proiektuak herriko sortzaileen, kultur eragileen zein herritar soilen beharrei erantzungo dien eskaintza bat du oinarri, norbanako kulturalen saretzea eta kultur espazio erreferentea izatea bilatzearekin batera. Aldi berean, herriarentzako kultur agenda koordinatu eta aberats bat sortzeko helburua ere mahaigaineratu da: udalak sortutako espazioa baliatu, egun oso erabilera txikia duen espazioa biziberritu eta auzolanetik eta kulturaren parte aktibo diren norbanakoen eskutik sortuko den eskaintza kultural bat sortzea.

Ideia, helburu eta lan guzti hau idatzi eta proiektu ameslari baina sendo batean bilakatu ostean, udalarekin harremanetan jartzeko lehen saiakera egin genuen. 2023ko martxoaren 30ean udalaren Kultura departamentura lehen mezua bidali genuen alkatearekin biltzeko nahia adieraziz gure proiektuaren berri emateko. Gure harridurarako, asteak igaro eta oraindik erantzunik jasotzen ez genuela ikusita, berriz ere idatzi genuen. Hemen hasi ziren aitzakiak, Aste Santua gertu zegoela eta ostean egingo genuela, hauteskundeak ondoren… Azkenean uztailaren 5ean alkatearekin eta Kultura zinegotziarekin bildu ginen.

Bileran bertan alkatearen jarrerak ulertezinak eta onartezinak iruditu zitzaizkigun. Aurkezpena normaltasunez egin genuen, proiektuaren kokalekua azaltzen zuen puntura heldu ginen arte. Orduan, proiektuaren berri lehenago eman ez izana aurpegiratu zigun, arlo pertsonalari dagozkion komentarioak egin zituen (ez zen horretarako unea eta tokia), proiektuaren atzean EH Bilduren eskua zegoela aurpegiratu zigun…

Horren ostean, alkatetzaren eta kultur eragile zein kulturaren parte aktibo diren norbanako ezberdinen arteko harreman eza mahaigaineratu nahi dugu, Pagoetako kultur gunea sortzeko momentuan ez baita bilera ez iritzi eskaerarik egin. Hau da, berriz ere kulturaren inguruko erabakiak kulturan aritzen ez direnek hartu dituzte.

Honekin batera, KulturAnitzen izenean herrian kultura bizirik mantentzen duten norbanako guztien lan boluntarioa eskertu nahi dugu.

Egun, udalaren aldetik inongo berririk jaso gabe jarraitzen dugu. Horregatik, eta herri honetako kultura herriak eta kulturaren parte aktibo garen norbanakoek koordinatu eta bultzatu behar dugula ulertuta, hurrengo deialdia luzatu nahi dizuegu: otsailaren 23an, ostirala, 20:00etan, Urretxuko Iparragirre plazan egingo dugun agerraldira etortzeko gonbitea egiten diogu herritar, kultur eragile zein sortzaile orori”.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT