Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

50 urte Zumarragako bandan

Zumarraga

Mende erdi pasa da jada Teodoro Ruiz azkoitiarra Zumarragako bandan jotzen hasi zenetik. Hori dela eta, igande honetan omenaldia egingo diote. Berak gehien maite dituen abestiak joko dituzte.

2024/02/15
Otamotz

Musika munduan, kirolean bezala, fitxaketak egoten dira. Teodoro Ruiz Iriarte Zumarragako musika bandak inoiz egin duen fitxaketa onena da: Azkoitian bizi den nafar honek 50 urte bete ditu bandan. Bere aurretik, Lander Zurdo eta Martin Begiristain herritarrek bakarrik egin dute balentria hori. Ruizek ehunka aldiz egin du Azkoitia-Zumarraga joan-etorria, bandarekin entseatzeko edo jotzeko. Igandean omenaldia egingo diote: bandak bere abesti kuttunak joko ditu.
Nafarrari, esker onez kontzertua Zelai Arizti aretoan izango da, 13:00etan. Bandak El chupinazo, El caserio, Ordizia, Amparito Roca, Katiuska, Honrando a Navarra, Aires vascos eta Adios muchachos obrak joko ditu.

Ruiz Nafarroako Kaseda herrian jaio zen 1947an. “Familia handi samar bateko semea nintzen eta musika asko gustatzen zitzaidan. Azkoitiko Afora fabrikan hasi nintzen musika munduan. Aitak fabrika eraikitzen lan egin zuen eta Txanbolin berarekin zebilen. Behin tronpeta txiki batekin ikusi ninduen eta errekinto bat oparitu zidan [mi bemolean afinatutako klarinetea]. 9 urte nituen. Instrumentu horrekin jarraitzen dut”.

Hamaika tokitan jo du: Azkoitiko, Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako bandetan, esaterako. “Jendearentzat jotzea asko gustatzen zait. Jendeak gustuko duena jotzea. Askotan, kontzertuen ondoren, jotzen jarraitzen dut. Mundu guztia dantzan jartzen dut”.

Duela 50 urte, Zumarragako bandan musikari premia zuten eta beste azkoitiar batzuekin batera etorri zen. Urretxuko bandan ere urte hartan hasi zen. Berehala egokitu zen. “Musika jotzen uzten didaten tokian, berehala egokitzen naiz. Zumarragan oso lagun onak egin nituen: Martin Begiristain, Canduela, Benito… Haiekin oso gustura nengoen eta egungo gazteekin ere bai”.

Azkoitia-Zumarraga joan-etorria ehunka aldiz egin du. Errepide arriskutsua da eta behin istripua izan zuen. Bere Volvo maitea txikituta gelditu zen. “Autoak irrist egin zuen eta mendiaren kontra jo zuen. Autoak salbatu egin ninduen, baina autorik gabe gelditu nintzen”.

Ez zion etortzeari utzi. “Ez dut ia inoiz kale egin. Oso gaixo egon naizenean edo oso eguraldi txarra egin duenean bakarrik”. Azkoititik Zumarragara astero etortzea oso gogorra da eta bera da Zumarragako bandan gelditzen den azkoitiar bakarra.

Donostiako Urrezko Danborraren emate ekitaldian eta Tolosako inauterietan (Veleta elkarteko txarangarekin) ere askotan jo du. Izan ere, oso gutxi dira errekintoa jotzen dutenak. Hala, estimu handian dituzte. Ruizen erretiroarekin, Zumarragako banda errekinto-jotzailerik gabe geldituko da. “Gazteek ez dute errekintoa jotzen. Nahiago dute klarinetea. Kalejiretan nabarituko dugu, batez ere”, dio Aitor Andola bandako lehendakariak.

Izan ere, errekintoa oso berezia da. “Klarinetea baino apur bat motzagoa da eta gogorrago putz egin behar da”, azaldu du Ruizek. Bere emazteak, Monica Hitak, senarrari bihotzeko ebakuntza egin ziotela eta errekintoa jotzen jarraitu zuela gogoratu du. “Putz egitea errehabilitaziorako ona zenez, ahal bezain laster jotzen hasi zen”.

Musika jotzen zuenean jendea pozik ikusten zuen eta horrek bultzatu du horrenbeste urtetan jotzera. “Nire nahia jendea poztea da”. Andolak nekaezina dela dio. “Bandako bazkaloste eta afaloste guztietan jotzen du. Bazkariak eta afariak girotzen oso abila da”. Ez du partiturarik behar jendeak eskatzen dion edozein kanta jotzeko.

Halako zaletasunarekin, ez da harritzekoa bere seme-alabak ere musikariak izatea. Biek musika ikasketak egin zituzten: Jorgek pianoa jotzen ikasi zuen eta Monicak akordeoia. Bere bilobak ere ez ditu ahaztu nahi, noski. Naiara eta Unai dute izena eta oso harro dago biez.

Oso harro dago ere Zumarragako bandan hainbeste urtetan jo izanaz eta eskerrak eman nahi dizkie urte hauetan guztietan taldekide izan dituen guztiei. “Oso maitatua sentitu naiz beti. Zumarragako bandan oso jende ona dago eta oso ondo zaindu naute beti”.

Ondo merezita da maitatua izatea. “Kalejira guztietan, bandako taldekide ohiek, Martin Begiristainek-eta, agurtu egiten dute”, dio Andolak. Bandak jarraitzaile asko ditu eta adinekoek Nafarra bereziki maite dute. Izan ere, 50 urte daramatzate bere errekinto maitea entzuten. “Azkoitikoa etorri da!, esaten dute”, dio bere emazteak.

Azkoitiko nafarrak adinekoentzat eta desgaitasunen bat dutenentzat jotzea bereziki gustuko duela dio. “Arazoak dituen jendearen bizitza poztea oso gauza polita da”. Hala, pandemia garaian, itxialdian, osasun arloko langileei txalo egin ondoren, arratsaldero bere balkoian jo zuen. “Julio Urkijo kaleko bizilagunak nire zain egoten ziren”.

Jendaurrean jotzeari uzten ari zaio, baina beti eskuragarri egongo dela dio. “Deitzen nautenerako, prest egongo naiz beti”, amaitu du.

1987an Jesus Gonzalez Bastidari egin zitzaion omenaldian.

Jon Perezekin, bandako kide gazteena.

Jorge semarekin, Monica emaztearekin eta Aitor Andola bandako lehendakariarekin.

 

 

 

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Mitxel Badiolaren heriotzaren lehen urteurrena

2025/05/11
Urretxu
2

Aitxitxe Fest jaialdia egingo dute hilaren 31n, Haritz Berasategiren oroimenez

2025/05/09
Urretxu eta Zumarraga
3

Punta-puntako alpinistak eta musika, Xabier Ormazabal bekaren aurkezpenean

2025/05/08
Urretxu
4

Urretxu eta Zumarragako udal ordezkariek eta langileek Euskaraldiarekin bat egin dute

2025/05/10
Urretxu eta Zumarraga
5

Elene Letek ez du Realean jarraituko

2025/05/10
Zumarraga
6

Aner Arozena zumarragarrak eta Adirane Peñagarikano urretxuarrak irabazi dute Izazpiko Igoera

2025/05/11
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT