
Atzo (larunbata) Laket eta Fox tabernetako mus txapelketa jokatu zen. Inguruko herrietako 30 bikotek parte hartu zuten, giro bikainean. Txapelketa Jon Berezibar eta Jon Elkoro arrasatearrek irabazi zuten. Txapeldunordeak Jon Madariaga eta Kepa Etxaniz antzuolarrak izan ziren.