Urretxue eta Zumarragako PSE-EEk abian jarri du apirilaren 21eko hauteskundeetarako posta bidezko boto zerbitzua. Laguntza zerbitzua jarri du martxan, posta bidezko botoa tramitatzeko, apirilaren 21ean botoa ematera joan ezin diren pertsonentzat. Herritarrei arreta emango zaie astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, PSE-EEren Zumarragako egoitzan (Bidezar kalea, 17). Era berean, ezinduta edo gaixorik dauden pertsonek etxetik eman dezakete botoa notarioaren aurrean. Izapidetze hori ere bulegoan egin daiteke. Bestalde, 943 72 42 40 telefono zenbakian kontsulta guztiei erantzuna emango diete.