Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea
Gaizka Oiartzabal. Ostalaria.

«Motz tabernan jubilatuko naizela uste dut»

Urretxu eta Zumarraga

Gaizka Oiartzabalek (Zumarraga, 1982) 18 urte bete ditu Urretxuko Motz tabernaren buru. Urteurrena ospatzeko, Gailu taldearen kontzertua antolatu du biharko.

2024/04/18
Otamotz

Nondik nora ibili zara lanean?
Hasieran, tailer ezberdinetan lan egin nuen eta asteburuetan tabernetan lan egiten nuen. 18 urterekin Legazpiko Arrano hartu genuen Xolomok [Jon Ander Moratinos], Pifok [Joseba Segurola] eta hirurok. Bi urte egon ginen. Ondoren, ostalaritzatik aldendu nintzen apur bat, baina erabat utzi gabe. Tailerren batean edo besten lan egin nuen, asteburuetan tabernetan lan egiten nuen, gaztetxea hartu genuen… Gaztetxea 23 urterekin utziko nuen eta hau 24rekin erosi nuen.

Zergatik erabaki zenuen Motz taberna hartzea?
Motz erosi aurretik hemen lan egin nuen, Anarekin [Gisasola]. Taberna saldu nahi zuela esan zidan eta bankuekin hitz egiten uzteko esan nion. Eta hementxe nago.

Zergatik hartu zenuen Motz eta ez Urretxu edo Zumarragako beste edozein taberna?
Legazpiko Arrano utzi genuenean ez nuela gehiago taberna bat hartuko zin egin nion nire buruari. Baina hortik lau urtera Motz hartu nuen. Saiakera egin nahi nuen, ez nuen argi alokatu edo erosi, ze taberna hartu… Hau hartzeko aukera suertatu zen eta hartu egin nuen. Bezeroak ezagutzen nituen, potentziala ikusten nion… Sarrera txarra du eta aurrean arrapalak ditu. Egunen batean zerbait egingo dutela pentsatzen dut.

Ostalaritza gustuko duzu.
Bai, baina ez dut 20 urterekin nuen izpiritua eta grina. Lan gehienetan gertatzen den zerbait da: zahartzen zoazen heinean, erretzen zoaz. Ostalaritza asko gustatzen zait oraindik eta oso gustura nago, baina nekea nabari dut. 25 urte dira jada barra baten atzean. 25 urtetan denetik gertatzen da. Esperientzia on asko ditut, baina desatseginen bat ere bai. Tabernetan jendeak lotsa galtzen du eta bezeroak ez du beti arrazoia. Baina zazpi urte daramatzat nire anaiarekin lan bertikalak egiten eta, hala ere, ez dut taberna utzi. Hemen jubilatuko naizela uste dut. Beharbada urte batzuetan utzi egingo dut, baina azkeneko urteak hemen egingo ditut seguru aski. Dena den, askotan esan dut bolada batean taberna utziko dudala eta sekula ez dut egin. Baina pixkanaka taberna ordaintzen ari naiz eta horrek askatasuna ematen dit: taberna alokatu eta urte batzuren ondoren itzultzeko aukera. Terraza ez edukitzeak udan kalte egiten dit, baina Urretxuko jaietatik aurrera taberna bete egiten da. Beroa egiten ez duen hilabeteetan oso ondo lan egiten dut.

Motz hartu zenuenean, zein zen zure helburua? Ze taberna mota nahi zenuen?
Beti musika berdinaren bueltan ibiltzen ziren tabernetatik nentorren. Euskal Rock Erradikala jartzen zuten tabernetatik. Etiketa hori ez zait gustatzen, baina zertaz ari naizen ulertzeko aipatu dut. Rock asko entzun dut, rockaz asko dakiten lagunak ditut eta Motzen hemengo rockaren eta kanpokoaren nahasketa egin dut. Badakit ez dudala ezer berririk asmatu, Euskal Herrian horrelako taberna asko daude. Baina Urretxun eta Zumarragan ez zeuden horrenbeste eta geroz eta gutxiago gaude. Gazteek beste gauza batzuk entzuten dituzte. Errespetatzen dut. Ez naiz reggaetoia kaka bat dela dioten horietakoa, baina ez dut entzuten. Izan ere, ez dit ezer esaten. Motzera etortzen direnak musikagatik etortzen dira batez ere, baina janariak ere laguntzen du pixka bat. Geroz eta gehiago. Lehen oso janari gutxi saltzen nuen, baina denok ere adinean gora goaz… Lehen lau gaupasa egin genitzakeen janaririk gabe eta orain hirugarren kañak zerbait eskatzen digu.

Bezeroei rocka eskaintzeaz gain, makina bat ekitaldi antolatu duzu.
Musika talde asko ekarri ditut: Muturbeltz, Northagirres, Cyanide Pills, The Hot Sprockets, Mugaldekoak, Moonshine Wagon, Dead Bronco, Belako, Balerdi Balerdi, Petti, Joseba Irazoki, Joseba Lenoir, Hesian, Bikustik, Gibelurdinak, Jurgi Ekiza, Cabezafuego, Lurra, Eneritz Furyak, Azkaiter Pelox, One Way, Mothership…

Bestelako ekitaldiak ere antolatu dituzu.
2009tik 2015era ia astero ekitaldiren bat antolatu genuen. Petti zazpi bat aldiz egon da hemen. Bertso saio asko ere antolatu ditugu eta oroitzapen oso onak ditugu. Igor Elortza, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Jon Maia, Ametsa Arzallus, Sustrai Colina, Jexux Mari Irazu… hemendik pasa dira. Amak [Mila Mujika] asko lagundu dit horretan.

Nolatan?
Ama gaztetatik izan da oso bertsozalea eta zaletasun hori etxeko guztioi transmititu digu. Euskaraz kantatzea debekatuta zegoeneko pare bat anekdota ditu. Harreman handia egin zuen bertsolari batzuekin. Bere ezkontzan Azpillaga eta Lopategi egon ziren. Amets Arzallus eta Sustrai Colinatik gorako guztiak ezagutzen ditu. ETBn igandero ateratzen zen.

18. urteurrena ospatzeko, Gailu taldearen kontzertua antolatu duzu. Urteurrena bihar ospatuko duzue, 19:30ean, tabernan bertan.
Gailu taldeko kideak lagun handiak dira. Niretzako ohore handia da Gailu hemen edukitzea. Oso pozik nago.

18 urtek askotarako ematen dute. Ba al dago bereziki gogoratzen duzun egunen bat?
Egun askotan bizi izan dugu giro berezia, baina 10. urteurrenaren oso oroitzapen ona dut. Zenbaki borobilak gustatzen zaizkit. Anekdotei dagokienez, sekulako parranda egin zen gau bat gogoratzen dut bereziki. Ez dakit Urretxuko jaiak, sanjoanak ala Gabonak ziren. Hurrengo goizean komuneko eskuila falta zela konturatu ginen. Ez zen agertu. Ez dakit zergatik, baina norbait bere kuadrilla Motzeko eskuilarekin bedeinkatzen irudikatzen dut. Zertarako hartu daiteke eskuila bat, ez bada horrelako txorakeriaren bat egiteko? Anekdota hori kontatzen dut beti. Hautsontziak, argazkiak… lapurtu dizkidate, baina eskuilarena beste maila batekoa iruditu zitzaidan.

Ostalaritza eta herria asko aldatu al dira azken 18 urte hauetan?
Bai, baina ni ere bai. Motz hartu nuenean, HD tabernatik aurrera, AK 47 (garai hartan Fer’s) bakarrik zegoela uste dut. Zona Zero egin gabe zegoen, Atsegin egin gabe zegoen, Collin’s egin gabe zegoen… Berit, Aitube eta Gure Trenaren kaleak ez zuen egungo indarra. Terrazek ez zuten egun duten indarra. Garai batean Osaba tabernako Nagorek terraza jartzen zuen eta ez zen inor esertzen. Denok barruan egoten ginen. Egia da ere taberna barruan erre egin zitekeela. Dena barruan egiten zen. Krisi ekonomikoek eta pandemiak ere eragina izan dute. Ohiturak asko aldatu dira. Gaur egun, gure adinekook behintzat, egunpasak nahiago ditugu: eguerdian poteatu, etxetik kanpo bazkaldu… Nirearen moduko tabernetan, gauak behera egin du. Dena den, eusten diogu. Eta arratsaldeko poteoak ikaragarriak izaten dira askotan. Gazte jendea erakartzen ere saiatzen naiz: Ibil Bedi ekarri, Plata o Plomo eskaini…

 

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT