Libe Goenaga Arrieta nagusitu da Eskoriatzan abiatu den Gipuzkoa Bertsotan txapelketako lehen kanporaketan. Gaur Gabirian jokatuko da beste saio bat, eta han, Uxue Fernandez Lasa ariko da.
![](https://www.otamotz.eus/site/files/2024/04/eskoriatza-10.jpg)
Antton Fernandez Lasa urretxuarra bosgarren sailkatu da atzo Eskoriatzan jokatu zen Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko lehen kanporaketan. Libe Goenaga Arrieta izan da saioaren irabazlea.
SAILKAPENA
- Libe Goenaga Arrieta. 330 puntu
- Peru Aiartza Carajaville. 316,5
- Emaitz Murua Arzallus. 312,5
- Andoitz Urdapilleta Gurrutxaga. 302,5
- Antton Fernandez Lasa. 299,5
- Asier Ibarguren Amondarain. 297,5
- Jon Mata Etxaniz. 269
- Joar Garate Rueda. 258
Gaur Gabirian jokatuko da beste saio bat, eta han, Uxue Fernandez Lasa ariko da.
![](https://www.otamotz.eus/site/files/2024/04/eskoriatza-15.jpg)
Zortzi bertsolariak Iker Iriarte gai-jartzailearekin.