
Liburuaren Eguna dela eta, Urretxuko Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak giza liburutegia egin du. Urretxuko liburutegira gerturatu direnek lau pertsonen bizitza ezagutzeko aukera izan dute. Helburua aurreiritziak gainditzea da.
Beraien bizitzaren berri eman dute lau herritarrak Jon Ander Lopez, Pilar Angulo, Seynabou Diagne eta Liss Evermore dira. Lopez itsua da eta bere egunerokotasunari buruz hitz egin du. Angulo eguneko zentroko erabiltzailea da. Burgosetik etorri zen, 34 urterekin alargun gelditu zen eta bost-seme alaba aurrera atera behar izan zituen. Diagne senegaldarra da. Bere jaioterrien euskaldun batekin maitemindu zen eta Euskal Herrira etorri zen. Evermorek misteriozko nobelak idazten ditu.