![](https://www.otamotz.eus/site/files/2024/05/whatsapp-image-2024-05-03-at-21-30-41.jpeg)
Oier Ibarluzea pilotari urretxuarrak GRABNI txapelketako finala jokatu zuen atzo Gasteizen. Ibarluzeak 22 eta 3 irabazi zion Uriarte bizkaitarrari. Urretxuarrak Gipuzkoa ordezkatu du txapelketa entzutetsu horretako gazte mailako buruz burukoan. Txapelketa bikaina egin du. Finalerdian 22 eta 3 irabazi zion Olabe errioxarrari.