
Mayi Mujika korrikalari urretxuarrak EH Mendi Erronka lasterketaren hamargarren edizioa irabazi zuen larunbatean. Leitza inguruko mendietan egiten den lasterketa horretako errekorra egin zuen, gainera: 7 ordu, 40 minutu eta 12 segundo behar izan zituen 67 kilometroko luzera eta 7.200 metroko desnibela zuen ibilbidea osatzeko. Bigarren postuan Oihana Azkorbebeitia sailkatu zen.
ETB1eko bideoa ikusteko, sakatu hemen.