
Gaur hasiko da Zumarraga Hiria haurren pilota txapelketa. Lehen partida 17:15ean jokatuko da, Beloki pilotalekuan. Beloki pilota eskolak antolatutako txapelketa horretan prebenjamin, benjamin, kimu eta haur mailako pilotariek parte hartuko dute. Ligaxketako partidak eta kanporaketak gaurtik ekainaren 20ra bitartean jokatuko dira, astelehenetik ostegunera, 17:15etik aurrera. Finalak ekainaren 26an jokatuko dira, 17:00etatik aurrera.
Prebenjaminetan, A taldean, Jon-Oier, Ekain-Itoitz, Danel Peña-Jakes Baez eta Asurabarrena-Pueyo bikoteak arituko dira. B taldean, Ander O.-Ander B., Eneko-Haritz, Martin Ruiz-Ander Zaldua eta Axen-Tena bikoteak. C taldean, Urko-Iñaki, Egoi-Aner, Martin Zabalo-Luken Mesonero eta Mujika-Ginea-Zubia. D taldean, Markel-Ekai, Iker-Peru, Iker Canseco-Aiur Caballero eta Amets Merketegi-Idiazabal. Benjamin mailari dagokionez, A taldean Murua-Burgos, Ibañez-Alves eta Younes-Unax bikoteek jokatuko dute. B taldean, Madina-Erostarbe, Zufiaurre-Castillo eta Unai Gorjon-Aimar Reta bikoteek. C taldean, Telleria-Andueza, Aritz-Enaitz-Merketegi eta Joanes-Oinatz.
Kimu mailan, A taldean Manex Cruz-Markel Gabirondo, Ur-Ager, Marko Gorjon-Leo Ruiz eta Teo Alvarez-Iker Lorente bikoteek jokatuko dute. B taldean, Iker Azarola-Oier Asurabarrena, Martin Abarrategi-Ganix Urretabizkaia, Unai Mendizabal-Kima eta Markel-Oñatz bikoteek. C taldean, Pablo Mendizabal-Ager Camino, Eñaut-Aiert, Amets Gabilondo-Amets Koullate eta Ekhi Arteta-Xiker Uriarte bikoteek. Bukatzeko, D taldean Oier Muñoz-Oihan Chefrad, Aitor Nuñez-Raul Fernandez eta Mattin-Suhar bikoteek.
Neskek ere parte hartuko dute (kimu eta haur mailakoak). Beraien kanporaketa ekainaren 13an izango da. Maddi Cruz eta Lur Telleria herritarrek parte hartuko dute. Gainontzeko pilotariak beste herri batzuetatik etorriko dira eta parte hartzaileen zerrenda oraindik ez dago itxita.