
Noizean behin Miguel Lopez de Legazpiren estatua mozorrotuta ageri da. Estatuaren inguruko hausnarketa bultzatu nahi duen herritar baten ekimena da. Estatua dorretxera eramatea gustatuko litzaioke. Hilero estatua mozorrotu egiten du edo elementuren bat jartzen dio, jendearen arreta pizteko eta hausnarketa sustatzeko. Ekaineko ekintza bart egin du. Estatuaren mezu bat jarri du. Bertan, estatuak Legazpi dorretxera joan nahi duela dio.