101 haur elkartuko dira

Aurten ere Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak Campusa egingo du Urretxun. Udalarekin batera antolatzen du. Gaur goizean aurkeztu dute. Uztailaren 1ean hasiko da eta bi txanda egingo dira, bakoitza astebetekoa. Haurrek eta entrenatzaileek Santa Barbarako aterpetxean hartuko dute ostatu. Lehen txandan 46 haurrek parte hartuko dute eta bigarrenean 45ek. Campusak kirola (egunero bi entrenamendu egingo dituzte Aldirin), aisialdia (igerilekura joango dira, Santa Barbara inguruaz gozatuko dute…) eta harremanak (Gipuzkoa osoko haurrak elkartzen ditu) uztartzen ditu. Campusaren bitartez, udalak kirola-euskara harremana sustatu nahi du eta Santa Barbara ingurunea ezagutzera eman nahi du.