
Atzo arratsaldean Zumarraga Hiria haurren pilota txapelketako finalak jokatu ziren Beloki pilotalekuan. Lehen partida kimu eta haur mailako neskena izango da. Irati Altxuk eta Dunixe Alberrok 18 eta 15 irabazi zieten Izar Etxezarreta eta Janitz Irigoieneni. Gainontzeko partidetan mutilek jokatu zuten. Prebenjamin mailan, Beloki klubeko Martin Zabalok eta Luken Mesonerok eta Legazpiko Ander Odriozolak eta Ander Brionesek neurtu zituzten indarrak. Legazpiarrek irabazi zuten, 13 eta 18. Benjamin mailan, Belokiko Younes Etxeberriak eta Aiur Remirok 18 eta 16 irabazi zieten Goierri pilota eskolako Unax Madina eta Martin Erostarberi. Kimu mailan, Belokiko Manex Cruzek eta Markel Gabirondok, Goierriko Martin Abarrategi eta Ganix Urretabizkaiaren aurka jokatu zuten. Goierrikoek irabazi zuten, 17 eta 18. Bukatzeko, haur mailan, Mikel Garcia eta Pablo Mendizabalek 18 eta 7 irabazi zieten Jokin Leunda eta Ager Caminori. Bukaeran, parte hartzaile guztiek opariak jaso zituzten.