
Ordiziako klasikoa antolatzen duen Txapel Gorri elkarteak abenduan hil zen Luis Mari Perez urretxuarra omendu zuen atzo, txirrindulari lasterketa hasi aurretik. Ekitaldian Perezen seme-alabek parte hartu zuten: Nagorek eta Asierrek. Antolatzaileek lore sorta bat eman zieten eta minutuko isilunea egin zuten. Perez txirrindularitza zalea zen eta gidari lanak egin zituen lasterketan askotan. Tartean, Ordiziakoan.