Larunbatean euskal pentatloiko kanporaketa jokatu zen Azpeitiko zezen plazan. Hamabi kirolarik parte hartu zuten. Horien artean Xabier Zaldua, zumarragarra. Lehen sei sailkatuek finalerako txartela lortu zuten. Zaldua bosgarren postuan sailkatu zen eta, beraz, hilaren 21eko finalean izango da. Lehen postuan Izeta sailkatu zen, bigarrenean Ioritz Gisasola, hirugarrenean Xabat Olaizola, laugarrenean Aritz Irazabal eta seigarrenean Beñat Amade. Zaldua gustura azaldu zen eta bere helburua podiumean sartzea da.