18 ekintza daude aukeran, astero 88 eskola ordu ematen dira eta egokitutako materiala erosi dute
Urretxuko Udalak hainbat ikastaro antolatu ditu herritarrak kirola egitera animatzeko. Adin guztikoentzat dira eta 07:00etatik 22:00etara ematen dira.
Sasoian izena duen ikastaro multzoan, Total Body, hirugarren adinekoentzako gimnasia, Ttipi Etapa programa eta kirol orientazio zerbitzua daude (azken hau doakoa da). Kontrola ikastaro multzoan, Pilates, 60 urtetik gorakoentzako Pilates eta Core daude. Topera ikastaro multzoari dagokionez, Total Training, Cycling, Ciclopower, Zumba Fitness, Power Gap, TRX, Ciclo TRX eta Core Hit daude. Azken hau 30 minutukoa izatetik 45 minutukoa izatera pasa da eta saio bakoitzak 45 minutuko iraupena du. 07:15ean egiteko aukera izango da. Eta Total Training 07:00etan egin ahal izango da.
Azken multzoa gazteei zuzendutakoa da: gimansia erritmikoa, Multikirola (udan) eta Gaztefit.
Informazio gehiago nahi duenak, Aldiri kiroldegira jo dezake edo 943 03 80 92 zenbakira deitu.