Ertzaintzak lapurrak atxilotu ditu, udaltzaingoaren laguntzari esker
Urretxun bart izan diren lapurreten aurrean, Urretxuko Udalak horiek gaitzetsi nahi ditu eta lasaitasun mezu bat helarazi nahi die herritarrei. “Gertatutakoaren berri izan ondoren, Urretxuko Udaltzaingoa lanean hasi da herrian dituen bideozaintzako kameren grabazioak aztertuz, eta delitu horien ustezko egileak identifikatu ahal izan ditu. Identifikatu ondoren, gaurko arratsaldean bertan helarazi diote informazio hori Ertzaintzari, eta hark atxilotu egin ditu. Epailearen aurrera eraman ondoren, epaitegiek beren lana egin eta kaleetatik pertsonaia horiek ateratzea besterik ez da geratzen. Udalak, halaber, sare sozialen erabilera arduratsua egiteko eskatu die herritarrei, bizikidetzari laguntzen ez dioten eta alarma sortzen duten bulorik eta kontrastatu gabeko mezurik ez zabaltzeko. Udaltzaingoak, Ertzaintzarekin batera, lanean jarraitzen du horrelako gertaerak saihesteko. Udalak, bere aldetik, behar diren baliabideak jarriko ditu halako delituen arduradunak identifikatu eta lehenbailehen epailearen aurrera eramateko”.