Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Politika

Urretxuko EH Bilduk gobernu taldeak lankidetzarako duen "borondate falta" deitoratu du

Urretxu
2024/10/11
Otamotz

Urretxuko gobernu taldeak (EAJ eta PSE-EE) legegintzaldi honetarako plana aurkeztu du eta EH Bilduk gobernu taldearen lankidetzarako “borondate falta” salatu du. Horra hor EH Bilduk komunikabideetara helarazi duen idatzia.

“Aste honetan jakin dugu prentsaren bitartez Urretxuko udal gobernuak 2023-2027 legegintzaldirako plana aurkeztu duela. Bai, ongi diogu, 2023tik aurrerako plana, noiz eta indarrean dagoen agintaldi honek jada 16 hilabete bete dituen honetan, herena jada igaro dugunean. Herriko zein eskualdeko komunikabideek jasotzen dutenaren arabera, hainbat ardatz eta neurri jasotzen omen ditu planak, eta xehetasunetara joanda, horietako gehienek berrikuntza gutxi suposatzen dute jada iragarrita edota martxan daudenekin, horietako askok eta askok hamarkada bat baino gehiago baitaramatzate indarrean. 
Plana bera idatziz eskatu behar izan dugu, eta espero dugu gardentasunaren eta gobernu onaren printzipioei jarraiki, ahalik eta azkarren igorriko zaigula, xehetasunez aztertuko baitugu bertan jasotakoa.

Zinez, ulergaitza zaigu udal gobernu berri honen jarduteko era, autokritikarako tarte apurra eta oposizioaren proposamenen aurrean erakusten duen gutxieste jarrera iraunkorra. Izan ere, ezezkoa eman baitie legegintzaldiaren lehen heren honetan EH Bilduk egin dituen proposamenen %90ari baino gehiagori. Deigarria da oso jarduteko modu hau, gotortze ariketa hau; are gehiago demokrazia molde kolaboratibo edo kooperatiboak gailentzen ari diren garaiotan, oinarrizkoak diren politikak aurrera ateratzeko unean. Horren adibide argia da Gipuzkoan gertatzen ari dena, non 2025ean indarrean sartuko den erreforma fiskal berria, progresiboagoa eta justuagoa izango dena, EH Bildu, EAJ eta PSE-EEren artean adostua izan den. 
Edo maila lokalera etorrita, bi adibide garbi: Andoaingo udal gobernuak, EH Bildu buru duenak, 2024rako aurrekontuak EAJrekin adostu zituen; eta berriki, EH Bilduk gidatzen duen Zumaiako udal gobernuak, nahiz eta gehiengo zabala izan, 2025erako ordenantza fiskalak gainontzeko alderdiekin, aho batez, onartu zituen.

Eta are gehiago: agerikoa da Urretxuko eta Zumarragako alkateen arteko harremanak zeharo kaltetuta daudela. Bi herrietako herritar guztiok argi dugu ondoko herriarekin harreman saneatuak izatea ezinbestekoa dela, gero eta erronka partekatuagoak baititugu Urretxu eta Zumarragaren artean: izan alor sozialean, mugikortasunean, zein kultura eta kirol eskaintzari dagokienez (alor batzuk aipatzearren).


Edozein kasutan, EH Bildutik argi dugu elkarlana funtsezkoa dela herrigintzan zein politika berdinzaleagoetan aurrera egiteko. Eta ildo horretan lanean jarraituko dugu, orain arte egin dugun moduan, jarrera eraikitzailez eta herritarrekin batera landutako proposamenak eta proiektuak lantzen. Izan ere, urretxuarrek azken hiru hauteskunde deialdietan lehen indarra izateko konfiantza eman digute, eta ardura horretatik abiatuta, Urretxu biziagoa osatzeko konpromisoan berresten gara, aurrez aurre ditugun erronka handiei erantzuteko prest”.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Mitxel Badiolaren heriotzaren lehen urteurrena

2025/05/11
Urretxu
2

Elene Letek ez du Realean jarraituko

2025/05/10
Zumarraga
3

Aner Arozena zumarragarrak eta Adirane Peñagarikano urretxuarrak irabazi dute Izazpiko Igoera

2025/05/11
Urretxu eta Zumarraga
4

Urretxu eta Zumarragako udal ordezkariek eta langileek Euskaraldiarekin bat egin dute

2025/05/10
Urretxu eta Zumarraga
5

Zumarragako paleta taldeak Herriarteko Txapelketa jokatuko du

2025/05/14
Zumarraga
6

Unai Elias xake jokalariak Goierriren Udaberriko Opena irabazi du

2025/05/12
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT