Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako laugarren final-laurdena jokatu da gaur Irunen. Oihana Iguaran nagusitu da eta Amaia Iturriotz urretxuarra bigarren sailkatu da. Hirugarren Eneritz Artetxe izan da, laugarren Eñaut Martikorena, bosgarren Aner Peritz eta seigarren Iñaki Apalategi. Finalaurrekora final-laurdenetako bost saioetako irabazleak eta puntu gehien lortzen dituzten gainontzeko 13ak pasako dira. Iturriotz sailkapen nagusiko zazpigarren postuan kokatu da. Finalaurrekorako txartela berea da dagoeneko, beraz.