 Alex Diaz, beheko ilaran, ezkerretik bigarrena.
                    Alex Diaz, beheko ilaran, ezkerretik bigarrena.                Atzo Caja Rural-Seguros RGA taldearen aurkezpena egin zuten. Taldekideen artean Alex Diaz urretxuarra dago. Diazek lehen denboraldia egingo du profesional mailana. Iaz Caja Ruralen bigarren taldean aritu zen eta denboraldi bikaina osatu zuen. Sei garaipen lortu zituen. Tartean, Nafarroako eta Avilako itzuliak.

 
					 
					 
 								
							
 
					 
                    