Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Politika

Txikien txokoa, handien liskarra

Urretxu eta Zumarraga
2025/03/28
Otamotz

Asteazkenean osoko bilkura egin zuten Urretxun. Gai zerrendan ez zegoen gai bati eskaini zioten denbora gehien: erregu eta galderetan EH Bilduko Jon Altolagirrek Zumarragan martxan jarri duten Txiki-Txoko zerbitzuari buruz galdetu zuen eta eztabaida piztu zen.

Martxoaren 14an Zumarragako alkateak prentsaurreko bat egin zuen Txiki-Txokoren (0-3 urteko haurrentzako eta beraien zaintzaileentzako aisialdi gunea) balorazioa egiteko. Zerbitzuan izena eman duten 32 familia Urretxukoak direla eta zerbitzua ekainera arte luzatuko dutela esan zuen. Asteazkeneko osoko bilkuran, Altolagirrek Urretxuko Udalak egitasmo horrekin bat egiteko asmoa al duen galdetu zion gobernu taldeari. Horretaz gain, Txiki-Txokoren sorrera bultzatu duen Lepaka guraso elkartearen lana txalotu zuen.

Jon Luqui alkateak bere garaian Lepakarekin elkartu zirela eta lokal bat eskaini zietela erantzun zion. «Aspace tokialdatzen denean lokal horretara joatea eskaini genien, baina Zumarragako Udalera jo zuten. Nahastea egon zen, baina uste dena baino elkarlan handiagoa dago. Urretxun aukera hori eman genuen, baina Zumarragak hor jarraitzea erabakitzen badu, hor jarraituko du. Bi udalen arteko konpromisoa dago eta, elkarrekin lan egiten dugun gainontzeko egitasmoetan bezala, %40 ordaintzeko asmoa dugu».

Zumarragan edo Urretxun

Urretxuko Udalak haur, nerabe eta gazteekin lan egiten duela gogoratu zuen. Nerabeentzako Gazte Bidean zerbitzua Urretxuk eskaintzen duela aipatu zuen eta gaztetxeaz ere hitz egin zuen. «Landu beharreko gaia da. Klub pribatu bat da. Horren inguruko parte hartze prozesu bat martxan jarri nahi dugu».

EH Bilduri Zumarragako osoko bilkuran galdetzen ez dituzten gauzak Urretxuko osoko bilkuran galdetzea leporatu zion. «Atzo osoko bilkura egin zuten Zumarragan. EH Bilduk Txiki-Txokori buruz galdetu al zuen?». Altolagirrek bera Urretxuko zinegotzia dela eta, horrenbestez, Urretxun galdetzea dagokiola erantzun zuen.

Altolagirreren erantzuna ez zuen ontzat eman. «Aspalditik egiten ari garen bidea da. Errespetua eskatzen dut. Gaur egin duzuen galdera batzordean erantzun genuen. Bi herrien arteko elkarlana sustatu nahi dugula diogu, baina ahal duzuen guztietan eztena sartzen duzue. Galdera hori beste osoko bilkura eta herri batean egin behar da. Galdetu behar den tokian galdetzeko esan nizuen. Baita Zumarragarekin hitz egingo dugula ere. Baina talde eragileek udaletxeko atea zabalik dute eta beste ate batetik sartzen dira udaletxera».

EH Bilduko Julen Azpeitiak nahi dutena galdetzeko eskubidea dutela gogoratu zuen. «Zumarragako EH Bildu Zumarragako EH Bildu da eta Urretxuko EH Bildu Urretxuko EH Bildu da. Koordinatuta gaude, baina bakoitzak bere estrategia du. Gu Urretxuko EH Bildu gara eta galderak Urretxun egiten ditugu».

Ez zuen Luqui lasaitu. «EAJkook Urretxun eta Zumarragan dena koordinatuta egiten saiatzen gara. Ez dizut sinisten Urretxuko EH Bildu eta Zumarragako EH Bildu bi ente ezberdin direnik. Osoko bilkura nahi duzuen guztirako erabili dezakezue, baina galdera erantzunda zegoen».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT