Bederatzi postu jarri dituzte denera: sasoiko loreak, sukaldaritzan erabiltzeko landareak eta baita landareez egindako ukenduak erosteko aukera izan da.

Goiz osoan zehar Urretxuko lore eta landare azokaren 19. edizioa egin dute Gernikako Arbola plazan. Bederatzi postu jarri dituzte denera, eta horietan, sasoiko loreak, sukaldaritzan erabiltzeko landareak, eta baita landareez egindako ukenduak erosteko aukera izan da. 11:00etan lore lehorrekin eskulan bitxiak egiten ikasteko aukera izan da, eta 11:30ean Iparragirre Balerdi musika bandak jo du. Gainera, erosleen artean loreak eta landareak ere zozketatu dituzte.