Zazpi taldek parte hartu dute desafioan: Gabiriak, Beasainek, Olaberriak, Lazkaomendiko gazteek, Segurak, Lazkaomendiko beteranoek eta Urretxu-Zumarragak.

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko festetako herri kirol desafioa. Goierriko zazpi talderen artekoa izan da lehia: Gabiria, Beasain, Olaberria, Lazkaomendiko gazteak, Segura, Lazkaomendiko beteranoak eta Urretxu-Zumarraga. Itxurrene ondoko eta ermita pareko belardian izan da norgehiagoka. Goierriko hainbat txokotatik hurbildu da jendea Lazkaomendira herri kirol lehia ikustera.
Kanporaketan talde guztiek parte hartu dute. Aurrena, Lazkaomendiko beteranoak sailkatu dira zuzenean finalera. Ondoren beste kanporaketa bat jokatu dute gainontzeko taldeek, eta Segura eta Urretxu-Zumarraga sailkatu dira. Lazkaomendiko gazteak ez dira gutxigatik sailkatu. Finalean, Urretxu-Zumarragako taldeak hartu du aurrea. Atzetik zituzten Lazkaomendiko beteranoak, baina gutxigatik Goierri garaiko taldeak lortu du garaipena. Segurari bi minutuko aldea atera diote.
Gabiria izan da zazpigarren sailkatua, Beasain seigarrena, Olaberria bosgarrena, Lazkaomendiko gazteak laugarrenak, Segura hirugarrena (18 minutu eta 44 segundu), Lazkaomendiko beteranoak bigarrenak (15 minutu eta 25 segundu), eta azkenik, Urretxu-Zumarraga lehenak (15 minutu eta 10 segundu).