
Urretxu eta Zumarragako haurrek udaleku irekiez gozatu ahal izango dute aurten ere. Opor garaian aisialdia modu dibertigarri, hezitzaile eta aberatsean eta euskaraz disfrutatzeko aukera izango dute. Udaleku irekiak 2024/2025 ikasturteko HH5 ETA LH5 mailen arteko (biak barne) haurrei zuzenduak daude. Uztailaren 7an hasiko dira eta uztailaren 23an amaitu. Astelehenetik ostiralera arituko dira, 10:00etatik 13:00etara. Partaideei aldez aurretik jakinaraziko zaie euren topalekua.
Izena emateko epea maiatzaren 12an irekiko da. Hilaren 27a izango da izena emateko azken eguna. Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean (10:00etatik 13:00etara) edo Urretxuko Aizpurunea kultur etxean (17:00etatik 20:00etara) eman daiteke izena. Izen emate orria eta Osakidetzaren txartelaren fotokopia eraman behar dira. Tasa 36 eurokoa da. Eskaera orrian adierazitako kontu korrontearen bitartez kobratuko da. Zumarragako Udalaren kasuan, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten familiek 100%eko hobaria izango dute. Izen ematea bi udalen wegbuneetan ere egin daiteke.
310 leku daude. Izen ematearen ordena jarraituko da, leku guztiak bete arte.