
Urretxu eta Zumarragako Argazkia elkarteak erakusketa ireki du Zelai Arizti kultur etxean. Elkarteko kideek beraien irteeretan ateratako argazkiak ikus daitezke: herriak, basoak, animaliak, ur jauziak… Argazkiak Guillermo Murciego, Jesus Heras, Jokin Antoñana, Jesus Mari Etxeberria, Jose Cenera, Jose Luis Ruiz, Raul Ruiz eta Unai Azarolaren argazkiak ikus daitezke. Orbaneja del Castillon (Burgos, Espainia), Opakuan, Urbasan, Dolomitetan (Italia), Riotinton (Huelva, Espainia)… ateratako argazkiak. Guztiak dira ikusgarriak, baina eskuorriaren azalerako aukeratutako bereziki azpimarragarria da: Etxeberriak katamotz iberiar bati ateratakoa. Bi egun eman zituen Talaveran (Espainian) katamotz iberiarraren zain (10 ordu egun bakoitzean).