
Realak bederatzi jokalarik ez dutela taldean jarraituko eman zuten jakitera atzo. Horien artean Elene Lete atezain zumarragarra dago. Lete 16 urterekin iritsi zen Realera eta azken denboraldietan titularra izan da. 2019an Kopa irabazi zuen Realarekin (hirugarren atezaina zen) eta 2022-2023 denboraldian Txapeldunen Liga jokatu zuen.