Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea
Iñigo Jaca. Medikua.

"Zumarragako ospitalean ze eraikin egin nahi duten ikusi dudanean, asaldatu egin naiz"

Urretxu eta Zumarraga

Iñigo Jacak (Zumarraga, 1948) Osakidetzari eta Zumarragako ospitaleko eraikin berriari buruz hitz egin du.

2025/05/23
Otamotz

Iñigo Jaca medikuak ibilbide oparoa osatu du. Donostia ospitalean, Gurutzetan eta Onkologikoan zuzendari lanetan aritu zen. Egun, Urretxun bizi da.

 Zumarragako ospitalean eraikin berri bat egin behar dute. Zer itxura hartzen diozu?

Zumarragako ospitalearen handitzea oso albiste ona da. Kirurgietarako eraikin berri bat egiteak asko pozten nau. Eraikin ikusgarria egin nahi dute, baina ospitaleen kalitatea langile kopuruaren, teknologiaren, botiken eta espezialitate kopuruaren arabera neurtzen da. Zer eraikin egin nahi duten ikusi dudanean asaldatu egin naiz, Onkologikoan antzeko zerbait egin zutelako. Eraikin ikusgarrien mantenua oso garestia da. Ospitaleak funtzionalak izan behar dira. Onkologikoa apaindura handikoa egin zen. Garai berean, Ingalaterran, Alemanian eta Belgikan apaindura gutxiko ospitaleak egin zituzten.

Horrek Onkologikoari kalte egin al dio?

Onkologikoan bigarrenak izan ginen burmuineko tumoreak erradioterapiarekin akabatzen. Inbertsio handia egin zen horretarako. Euskadi osorako zen. Baina teknologia berritzeko garaia heldu zenean, Onkologikoak ez zuen horretarako baliabiderik. Gurutzetako ospitalea horretaz baliatu zen eta egun erradiokirurgia tratamendua Gurutzetan dago. Onkologikoan, dirua eraikineko kristala garbitzeko behar dute.

Zumarragara itzulita, ze bide hartu beharko luke ospitaleak?

Zumarragako ospitalea handitu behar badute, bere eragin gunea ere handitu egin beharko lukete. Bergarara, adibidez. Zumarragako ospitalea erakargarri egin beharko lukete, teknologiarekin eta eragin gunea handituz. Bizkaian eta Araban ospitale handiak egin zituzten eta Gipuzkoan, berriz, ospitale handi bakarra dago. Gainontzekoak txikiak dira, 100 ohe ingurukoak. Ikaslea nintzen garaian, ospitale batek eraginkorra izateko 400 ohe behar zituela esaten zen. Tolosan beste bat egin nahi dute eta txorakeria iruditzen zait. Izan ere, Tolosa Donostiatik 20 minutura dago.

Zeintzuk dira ospitale txikien arazoak?

Medikuak eta espezialistak falta dira. Medikuek eta espezialistek ez dute ospitale txikietan lan egin nahi, teknologia aurreratuena eta kirurgia garrantzitsuenak ospitale handietan daudelako. Irungo ospitalean ez dago urologorik.

Mediku gabezia dago. Zergatik?

Ez delako behar bezala planifikatu. Gizartea zahartu egin da eta beharrak aldatu egin dira. Bagenekien hori gertatuko zela eta bagenekien unibertsitatetik ateratzen ari zen mediku kopurua ez zela nahikoa izango beharrei erantzuna emateko. Bestalde, sindikatuekin sinatutako akordioa ere arazoak ematen ari da: medikuek lan eguna murriztu dezakete haurrak eta adinekoak zaintzeko eta zaintzara bideratutako orduak metatu egin daitezke. Ostegunetan eta ostiraletan zenbait kontsulta hutsik egoten dira ordezkorik ez dagoelako. Zaintza behar duenak egunero behar du, ez ostegunetan eta ostiraletan bakarrik…

Zer egin dezakegu herritarrok?

Pazienteen elkarte bat sortzearen alde borrokatu naiz beti. Plataformek defentsa orokorra eta politikoa egiten dute, baina beste herrialde batzuetan pazienteari arreta eskaintzen zaio, entzun egiten zaio, eta baita defentsa juridikoa eskaini ere.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Porrotxek eta Gainzuriko ikasleek intxaurrondo bat landatu dute hildakoak gogoratzeko

2025/05/20
Urretxu eta Zumarraga
2

Urretxu-Legazpi eta Ezkio-Zumarraga errepideak, urez gainezka

2025/05/19
Urretxu eta Zumarraga
3

Gazte uholdea Eitzagako jaietan

2025/05/19
Zumarraga
4

Eitzagako jaietako pilota txapelketa

2025/05/19
Zumarraga
5

"Zumarragako ospitalean ze eraikin egin nahi duten ikusi dudanean, asaldatu egin naiz"

2025/05/23
Urretxu eta Zumarraga
6

Gorka Azkaratek eta Elain Imazek irabazi dute Euskaraldiako mikroipuin lehiaketa

2025/05/22
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT