
Eguraldi bikaina lagun, jende asko elkartu zen atzo Urretxuko Gernikako Arbola plazan Aniztasun Jaiaz gozatzeko. Ekitaldi horren helburu nagusia Urretxun elkarrekin bizi diren aniztasun guztien ospakizuna da. Udalak jasangarritasuna erdigunean jarri zuen. Arropak birziklatu eta margotuz, kolorez eta alaitasunez beteriko talde ekintza bat egin zuten antolaketan parte hartu zuten herritarrek. Bestetik, plater eta edalontzi berrerabilgarriak erabili zituzten. Herrialde ezberdinetako jakiak dastatu ahal izan ziren: Argentina, Honduras, Costa Rica, Kuba, Maroko, Mexiko, Herrialde Katalanak, Pakistan, Peru, Sahara eta Senegal. Ikastaroak eta Yaima Orozco eta Miguel de la Rosa musikari kubatarren kontzertua ere izan ziren.
Argazkiak: Gorka Gomez.