
Iñaki Beitia Mendi Martxaren 27. edizioa ekainaren 1ean (igandea) izango da. Antolatzaileek 32,5 kilometroko ibilbidea prestatu dute. 1.800 metroko desnibela du. Parte hartzaileak Areizaga-Kalebarrenetik abiatuko dira. Irimo, Trekutz, Aizpurutxo, Agiña, Oñamendi, Samiño, Pagotxeta eta Belokitik pasako dira.
Aurrez aurre, Legazpi, Urretxu eta Zumarragako kiroldegietan eta Ostadar mendi taldearen egoitzan eman daiteke izena. Telematikoki, beitia.org webgunean, ordainketa pasarela erabiliz.