Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Jaiak

Emakumeen lehen ezpata dantzaren 10. urteurrena

Zumarraga

Neskek 2015ean egin zuten lehenengoz ezpata dantza. Dantzarien jantzia berritu zuten, denentzat egokia izan zedin.

Oihane Vicente 2015eko Santa Isabel egunean. ARGAZKIA: Miriam Luki
2025/07/02
Asier Zaldua

Zumarragarrek jaietako egun handia ospatuko dute gaur: Santa Isabel eguna. Urteroko moduan, eguneko ekitaldi nagusia Antion egingo duten ezpata dantza izango da. Aurten ere, emakumezkoak gehiengoa izango dira dantzarien artean. Baina hori ez da beti horrela izan. Ezta gutxiago ere. Izan ere, 2015era arte emakumeek ezin izan zuten ezpata dantza egin Zumarragan. Gaur, egun historiko haren 10. urteurrena beteko da. 

2015eko uztailaren 2an Irrintzi dantza taldeko bi neska kapitain izan ziren eta beste lauk sokan dantza egin zuten. Zumarragarrek normaltasunez bizi izan zuten eta inork ez zen Irrintzi taldekoen erabakiaren aurka azaldu, publikoki behintzat. 

Ordurako, Irrintziko dantza taldekoek bi urte zeramatzaten emakumeen parte hartzeari buruz eztabaidatzen. Ordurako, Legazpiko Sustraiak taldeko emakumeek urte batzuk zeramatzaten dagoeneko ezpata dantza egiten. Legazpin ere naturaltasun osoz egin zuten. 

Irrintzi taldeko neskek 2014an dantzatu behar zuten lehenengoz ezpata dantza, baina berandu ekin zieten prestaketei eta atzeratzea erabaki zuten. Buruhauste handiena arropa izan zen. Izan ere, ezpata dantzariek ordura arte erabiltzen zuten arropa gizonezkoentzat pentsatua zegoen. Hala, ezpata dantzarien arropa berritu behar izan zuten. Egun erabiltzen dutena bai emakumezkoek eta bai gizonezkoek erabiltzeko modukoa da. 

Ane Albisu
Praka berriak egiteko Ane Albisurekin jarri ziren harremanetan. Albisu Ikerfolk euskal folklorearen ikerketa zentroko aditua da. Juan Antonio Urbeltzekin ere elkartu ziren. Honi jantzi berria gustatu zitzaion eta neskek ezpata dantza egitearen alde azaldu zen. 

10 urteren buruan, zumarragarrei ahaztu egin zaie ia jantzi zaharra nolakoa zen eta neskak gehiengoa izaten dira Zumarragako ezpata dantzan. Izan ere, dantza taldeetan ere gehiengoa dira. Gaur, hamaika neskak eta hiru mutilek dantza egingo dute Antion. 

Jai eguna 08:00etan hasiko da, Antxiñako Ama txistulari taldearen kalejirarekin. 09:00etan, agintariak, txistulariak, dantzariak eta gainontzeko herritarrak plazan elkartuko dira, eta Antioko Amaren elizara joango dira. Bertan, 11:00etan, ezpata dantza egingo dute. Ezpata dantzaren ondoren, prozesioa eta meza egingo dira. 12:30ean dantzariek ohorezko aurreskua egingo dute eliza aurreko zelaian. 13:00etan bertsolarien, Tolosako dultzaineroen eta trikitilarien saioa hasiko da. 14:30ean herri bazkaria egingo dute, trikitilariek eta bertsolariek alaituta.

Bazkalostean, 17:30ean, erromeria egingo dute Antxiñako Ama txistulari taldekoekin, Tolosako dultzaineroekin eta trikitilariekin. 19:00etan Antioko Amari eskaintza egingo diote: bederatziurrena eta arrosarioa. 

Alaitasuna errondaila
19:30ean Legazpiko Alaitasuna errondailak herriguneko kaleetan joko du, jaitsiera ikusteko zain daudenen itxaronaldia girotzeko. Antion bildutako ehunka zumarragarrak 20:30ean jaitsiko dira herrigunera, musikariek lagunduta.

21:15ean, plazan, Irrintzi taldekoek kaleko ezpata dantza egingo dute. 21:30ean erromeria egingo dute txistulariekin eta trikitilariekin. Txosnetan ere erromeria egingo dute.

Jaiak gaur bukatuko dira, baina larunbatean bi ekitaldi izango dira: 15:30ean plater-tiroko tiraketa soziala eta 18:00etan idi probak Euskadi plazan. Urretxu-Zumarragako 22. idi proba sariketako lehen saioa izango da. Asier Izagirrek, Patxi Aranberrik, Iker Zubillagak eta Rafa Alegriak parte hartuko dute. Bigarren saioa Urretxuko Santa Anastasia jaietan izango da eta hirugarrena Santa Lutzi egunean.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
3

Antion da gaur festa

2025/07/02
Zumarraga
4

Palestinarekin elkartasun argazkia

2025/06/30
Zumarraga
5

Larrain dantza jendetsua

2025/06/29
Zumarraga
6

Kuadrillen arteko olinpiadako argazki ikusgarrienak

2025/06/28
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT