Lau itzainen idiak sailkatu dira irailaren 20an Urretxuko Santa Anastasia jaietan jokatuko den probarako.

Zumarragako Santa Isabel jaiei bukaera emateko idi-probak jokatu dira gaur arratsaldean Euskadi plazan. Giro ederra lanerako, eta ikusleen erantzuna ere ona izan da.
Asier Izagirre Ipiñarrieta, Rafa Alegria, Patxi Aranberri eta Iker Zubillaga Igeldo itzainak aritu dira lanean idi parea hartuta, eta ordena horretan sailkatu dira.
Idiak ondo aritu dira lanean, eta laurak sailkatu dira irailaren 20an Urretxuko Santa Anastasia jaietan jokatuko den probarako.
Gaur lortutako markak metrotara pasako dituzte, eta Urretxun egindako lana batuko diete gero, abenduaren 13an, Santa Lutzi egunean zein hiru itzain lehian ariko diren erabakitzeko.
Sailkapena
- 1. Asier Izagirre: 37 plaza, 6 zinta eta 0,28 metro
- 2. Rafa Alegria. 33 plaza
- 3. Patxi Aranberri. 30 plaza, 16 zinta eta 1,65 metro.
- 4. Iker Zubillaga. 29 plaza, 17 zinta eta 1,57 metro.