
Bi-Tartean merkatari elkarteak Udako Azoka eginog du datorren ostiralean (uztailak 18), 10:00etatik 20:00etara, Urretxuko Gernikako Arbola plazan eta establezimenduen aurrean. Gune bateratuan parte hartzen duten merkatariak Urretxuko Gernikako Arbola plazan bilduko dira eta beraien dendetan parte hartzen duten merkatariekin batera bi herriak hartuko dituen azoka handi bat egingo dute.
Udarako proposamenak, eskaintza bereziak, picnic giroa, janari eta edari postuak, food truck-ak eta musika izango dira. Gainera, egun osoan zehar egiten diren erosketa guztien artean erosketa baleak zozkatuko dira. Eta goizean Gernikako Arbola plazan lehen 100 erosketak egiten dituztenei edariengatik trukatzeko tiketak emango dizkiete. Arratsaldeko lehen 100 erosketak egiten dituztenei food truck-etan erabiltzeko tiketak oparituko dizkiete.
Azokan postua jarriko dutenak Itxura, Bidegorri, Kotoi, Polita, Marai&NKN, Mentxu y Yone, M y M, Opticalia Urretxu, Stylo, Titare, Aspace, Quo, Otxaran, Punto Ahorro, Tamimi Halal eta Arkupe dira. Dendetako produktuak kalera aterako dituztenak, berriz, Intersport Loramendi, Julita, AM, Oskarbi, Xarmanki, Doss, Amane, Arku, ATA, Baby, Inaxio, Natalietta, Kizkur, Urdangarin, Santa Cruz, Urbe, Laskurain, Julen, Ezpeleta, Naif eta Josune dira.