
Elene Lete atezain zumarragarrak Ingalaterrako Women’s Super League-ko London City Lionesses taldean jokatuko ditu hurrengo bi denboraldiak. Letek Urolan eman zituen lehen pausoak eta Realaren eskutik heldu zen lehen mailara. 2018an Realarekin fitxatu zuen eta 2021ean Realaren lehen taldearekin debuta egin zuen. Lehen atezaina izan da azken denboraldietan, baina Realean ez jarraitzea erabaki du. London City Lionesses taldeko entrenatzaileak, Jocelyn Precheur-ek, Letek esperientzia handia duela azpimarratu du. “Atezain handia da eta bere ezagutza eskainiko digu. Zorte handia da bera taldean izatea”.
London City Lionesses taldea 2019an sortu zen eta aurten lortu du Women’s Super League-ra (Ingalaterrako lehen mailara) igotzea. Bertan, Arsenal, Chelsea, Liverpool, Manchester City, Manchester United, Aston Villa eta Everton bezalako talde entzutetsuekin neurtuko ditu indarrak. Leteren taldeak Hayes Lane futbol zelaian jokatzen du. 5.150 ikuslerentzako tokia du.
Iturria: Noticias de Gipuzkoa
Argazkiak: London City Lionesses eta Wikipedia.

Lete, bere talde berriaren kamisetarekin.

Lete, bere talde berriaren kamisetarekin.

Leteren taldekideak izango direnak, igoera ospatzen.

Hayes Lane futbol zelaia.

Hayes Lane futbol zelaia.