Finalerdiak igandean eta asteartean jokatuko dira eta finala hilaren 20an

Euskal Herriko herriarteko pilota txapelketako finalerdiak eta finalak Zumarragako Beloki pilotalekuan jokatuko dira. Lehen finalerdia igandean jokatuko da, 11:00etan. Agurainek (Arabako txapeldunak) Oiartzunen (Gipuzkoako txapelduna) jokatuko du. Bigarren finalerdia datorren asteartean jokatuko da, 19:00etan. Markina-Xemeinek (Bizkaiko txapelduna) Nafarroako txapelduaren aurka jokatuko du. Nafarroako finala igande honetan jokatuko dute, Irurtzunek eta Leitzak. Irabazleak Zumarragan jokatuko du asteartean, Bizkaiko txapeldunaren aurka.
Euskal Herriko herriarteko pilota txapelketako finala hilaren 20an jokatuko da, 11:00etan Beloki pilotalekuan. ETBk zuzenean emango du.