
Gaur arratsaldean geltokietako jaiak hasi dira. Ur pistola guda; txokolatada; erraldoi, buruhandi eta dultzaineroekin kalejira; partxia txapelketa eta trikipoteoa egin dituzte. 21:30ean herri afaria egingo dute, bakarrizketariekin. Afaria Pagoeta gune soziokulturalaren ondoan muntatu den karpan izango da. Afalostean musika izango da nagusi: 23:00etan Oilar Beltzak taldeak joko du Txindokiko plazan, 01:00etatik aurrera Xaukena elektrotxarangak auzoko kaleak girotuko ditu eta 03:30etik aurrera DJ Chamarekin dantza egingo dute Txindokiko plazan.
Larunbateko eta igandeko egitaraua ikusteko, sakatu hemen.