Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Pilotaria, epailea... eta pilotagilea!

Urretxu

Garikoitz Agirrezabali (Urretxu, 1996) pilota asko gustatzen zaio. 18 urte bete zituen arte esku pilotan jokatu zuen, egun palan jokatzen du, profesional mailako esku pilota partidetan epaile lanetan aritzen da... eta pilotak egiten ditu! Artekari eta botilero hastea bakarrik falta zaio.

2025/07/11
Otamotz

Agirrezabalen gurasoek Urretxuko Ederrena pilotalekuko taberna izan zuten bera haurra zenean eta bere aitak palan jokatzen du. Hala, ez da harritzekoa bera ere zalea izatea. «Esku pilotan 5 urterekin hasi nintzen eta 18rekin utzi nuen. 18 urterekin palan jokatzen hasi nintzen. Ordutik hona pala motzean, pala luzean eta paletan jokatu dut. Txapelketetan parte hartzen dut. Ordiziako klubean jokatzen dut eta duela gutxi Gipuzkoako pala luze txapelketako finala galdu genuen. Duela urte batzuk Gipuzkoako paleta txapelketa irabazi genuen, baina azken hiru finalak galdu egin ditut», azaldu du pilotari urretxuarrak.

Agirrezabal atzelaria da. «Kosta egin zitzaidan palan jokatzen ikastea. Indarra ematen ikasi behar duzu. Pixkanaka ikasten da. Nire indargunea sakea da. Oso gustura nabil». Esku pilotan jokatzen zuenean ere atzelaria zen. «Oso urte politak izan ziren. Gainera, herriarteko txapelketan parte hartzeko aukera izan nuen. Urretxuk txapelketa bakarra jokatu du urte askotan eta parte hartzea tokatu zitzaidan. Baina eskuek nahikoa zela esan zuten eta palara pasa nintzen. Egia esan, ordurako apur bat nekatuta nengoen. 18 urterekin batzuk gorakada handia jotzen dute eta beste batzuk hor gelditzen gara», aipatu du.

Pilotan jokatzeaz gain, epaile lanetan aritzen da. «Gasteizen lan egin nuen garaian hasi nintzen. Horretarako, epaile izateko azterketa egin nuen. Ondoren profesionalen arteko partidetako epailea izateko deialdia iritsi zitzaidan eta aurkeztu egin nintzen. Zazpi urte daramatzat epaile lanetan. Udan lan asko izaten ditugu». Garai batean modalitate guztietako partidetan aritu zen, Federazioarentzat. Egun profesionalen arteko esku pilota partidetan aritzen da. «Asteburuero partidaren bat izaten dut. Gipuzkoako partida guztiak egiten ditut, Eibarkoak ez ezik. Binakako bi finaletan aritu naiz: duela bi urtekoan eta azkenekoan».

Gustura aritzen da. «Hasieran presio pixka bat nabaritzen nuen, nire idoloak ziren pilotariekin aritzen bainintzen. Egun, oso lasai aritzen naiz. Final batean apur bat urduriago izaten naiz, baina ondo moldatzen naiz. Badaude ikusleen eraginez gaizki pasatzen duten epaileak, baina niri ez dit eragiten. Bestalde, pilotariek asko laguntzen digute. Garai batekoekin zailagoa zen. Tratu ona dugu pilotariekin. Noizean behin eztabaidaren bat izaten dugu zalantzazko jokaldiren bategatik, baina ez dut sufritzen horregatik». Pilotari batzuk haurra zenetik ezagutzen ditu, gainera. «Altuna-eta nire kintakoak dira. Oso kinta ona izan zen», azaldu du urretxuarrak.

Pilotaria, epailea… eta pilotagilea. «Duela 15 bat urte hasi nintzen. Gainzuri ikastetxean hasi nintzen, artisautza eskolan. Egin nuen lehen pilota gordeta dut. Ondoren, Gabonetarako, pilotak egiteko materiala eskatu nion aitari. Inoiz eskatu diodan oparirik zailena da, baina zerbait lortu zuen, ezagun baten bidez», gogoratu du.

1.000 pilota

Bere kasa ikasi zuen, azoketan ikusten zituen pilotagileek nola lan egiten zuten ikusiz eta beraiei galdetuz: nola josi, zein hari motarekin, zein orratz erabili… «Egin nituen lehen pilotek ez zuten zuzen botatzen. Pilotagile batek 1.000 pilota egin behar zirela esan zidan, 1.001. pilota aterako zitzaidala ondo. Hasieran bi ordu behar nituen pilota bat egiteko eta egun ordu bat baino gutxiago behar dut. Dagoeneko, pilota eskuan dudanean nabaritzen dut non jarri behar dudan artile gehiago pilotak behar bezalako botea egin dezan».

Pixkanaka, jendea pilotak eskatzen hasi zitzaion. Zumarragako Made in Urola arte eta artisautza ferian ere parte hartu du. Gainera, aurtengo Zumarragako txapelketa herrikoian berak egindako pilotak erabili dituzte.

Eztabaida

Profesional mailako txapelketetan pilota hautatzaileen lana zalantzan jartzen dute, askotan. «Nire ustez kexa kopurua jaitsi egin da. Aimar Olaizolaren eta Juan Martinez de Irujoren garaian kexa gehiago izaten ziren. Irabazten duenak ez du pilotaren kexarik izaten. Egunen batean pilotarekin ez asmatzea gerta daiteke, baina egun oso neurtuta dago eta ia beti asmatu egiten da. Pilota nahiko egokiak jartzen dituzte», aipatu du.

Geroz eta pilotagile gutxiago daude. «Ez dago pilotak egiten dituen jende asko eta batzuk adinean aurrera doaz. Zestekin gauza bera gertatuko da. Transmisio lana egin behar da, ofizio horiek gal ez daitezen».

 

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Adirane Peñagarikanok Martirietako Igoera irabazi du Azkoitian

2025/07/09
Urretxu eta Zumarraga
2

Barrika lasterketa, geltokietako jaietako berrikuntza nagusia

2025/07/10
Urretxu eta Zumarraga
3

Santa Anastasia jaietako egitarauko azala, Julen Izagirrerena

2025/07/11
Urretxu
4

Pogacar eta Vingegaard erlojupeko batean nor baino nor, Zumarragan lehenengoz

2025/07/09
Zumarraga
5

Zumarragako Udalak 60 euroko erosketa bonuak bidaliko dizkie 2010etik 2019ra jaiotakoei

2025/07/08
Zumarraga
6

Geltokietako jaietako egitaraua

2025/07/10
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT