
Julen Izagirre Carrillok irabazi du Urretxuko Santa Anastasia jaietako egitarauko azala aukeratzeko lehiaketa. Zazpi lan aurkeztu dira eta epaimahaiak Euskal Jaiaren argia izenburua duena aukeratu du. Aurten, lehenengoz, Zintzo-Mintzo elkarteak antolatzen duen kandela piztea izango da azaleko protagonista. “Kandela pizteari aitortza egin nahi nion eta nire bi ilobei parte hartzea proposatu nien”, azaldu du Izagirrek. Jaiak hitzeko I letra kandela gisa erabili du eta bere bi bilobak kandelari begira jarri ditu, baserritarrez jantzita. Jokin (6 urte) eta Iker (3 urte) Pascual Izagirrek kameren aurrean ondo moldatzen direla erakutsi dute gaur ere, sari banaketa ekitaldian.
Lehiaketara aurkeztutako lanak kultur etxeko sarreran ikusgai jarri dituzte.

Saritutako lana.