Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Politika

Zumarragako EH Bilduk legegintzaldi erdiko balorazioa egin du

Zumarraga
2025/07/11
Otamotz

Zumarragako EH Bilduk legegintzaldiko lehen bi urteetako balorazioa egin du. Horra hor komunikabideetara igorri duten prentsa oharra:

“Lehen bi urte hauetan bizilagunengandik gertu, herritarren beharrak entzuten eta behar horiei erantzuteko proposamenak udalera eramaten saiatu gara gogoz, eta lana eraginkortasunez, zorroztasunez eta seriotasunez egiten saiatu gara. Oso kritikoak gara PSE eta EAJk osatzen duten udal gobernuarekin, baina kritika bakoitzari proposamen eraikitzaile, egingarri eta zehatz bat gehitu diogu beti; etengabe lankidetzarako eskua luzatuz eta adostasunak ere bilatuz.

Proposamenen edukia bezain garrantzitsua da gauzak ere nola egiten diren; eta Auzo Bihotz izeneko bi prozesu komunitario egin ditugu herritarrekin batera. Lehendabiziko ekimena erdialdeko auzotarrekin egin genuen aparkaleku eta mugikortasun arazoari erantzuteko asmoz eta horrela, proposamen sendo bat aurkeztu genuen udalean. Eitza auzoan ere antzeko prozesua eraman dugu aurrera eta orain gutxi aurkeztu diegu bizilagunei landutakoaren emaitza; eta laster bideratuko ditugu proposamenak udalera. Hurrengo Auzo Bihotz ekimena goiko auzoetan izango da eta hasi gara dagoeneko bere diseinuan.

Akordiorako prestutasuna eta gaitasunaren erakusgarri izan da 2025eko ordenantza fiskal eta aurrekontuetan lortutako akordioa; progresibitatean, etxebizitza eskubidean, mugikortasunean, merkataritzaren sustapenean, azpiegitura komunitarioen hobekuntzan eta euskararen alorrean aurrerapen garrantzitsuak lortuz. Norabide berri baterako akordioa egin genuen eta eskuzabalak izan ginen. Akordioari jarraipen zorrotza egiteko konpromisoa hartu genuen eta horretan ari gara orain.

Une honetan zumarragarentzat estrategikoa den prozesuan murgilduta gaude, Hiri Antolamenduko Plan Orokorra diseinatzen ari gara eta geure proposamenen berri ere eman genuen orain gutxi Zumarraga eraldatzeko proiektu estrategiko ugari aurkeztuz: Eitza, Mertzedariak eta herrigunearen arteko birika berria; Artiz-Arcelor eremuan igogailua eta kirol eta kultur ekipamendu aurreratuak egitea; Euskal Herria Hiribidea-Arcelor behingoz herritarrentzat berreskuratu eta ospitalerako sarrera aldatzea; edota Adif-eko hondartzan aparkaleku disuasorio handi bat egitea dira planteatu ditugun proiektu batzuk.

Alkatearen eta babesten duen udal gobernuaren kudeaketa ereduarekin oso kritikoak gara eta horren erakusgarri izan dira azken bi urteotatako oso gertakari larriak: Gerozerlan enpresari sententzia baten bidez ordaindu beharreko 500.000 euroak, Plastic Energy instalatzeko mugimendu ezkutuak, Arcelorren lizentziarik gabe jardun duten enpresen afera, zabortegiaren irregulartasunak, uraren judizializazio amaigabea edo enpresa desberdinak ezartzearen aldebakarreko erabakiak ditugu adibide. Eta legegintzaldiaren erdian gauden arren, oraindik ez dugu ezagutzen EAJ eta PSEren akordioaren edukia eta publiko egin behar zuten legegintzaldi plana ere ez da aurkeztu.

Zumarragak hazi egin behar du berriz. Hazi industrialki, hazi ekipamendu sozial berrietan; hazi bizitasun komunitarioan; Goierrin eta Gipuzkoan lehen zuen posizio indartsu eta estrategikoa berreskuratuz; Zumarragak indarberritze aro berri bat behar du eta herri erronka honek benetako kooperaziotik eta alderdien arteko oinarrizko adostasunetik etorri behar du ezinbestean eta geure prestutasuna azaltzen dugu berriz.

Baina kooperaziorako prestutasunaz gain lideratzeko eta gobernatzeko prest gaudela esan nahi diegu herritarrei. Azken urteotako lanak eta esperientziak aukera eman digu udala eta herria oso ongi ezagutzeko, badakigu nora joan nahi dugun, badakigu nola egin nahi dugun eta baditugu hori lideratuko duten pertsonak. Zumarragak aro berri bat behar du eta gu prest, anbizioz eta gogoz gaude aro berri hau lideratzeko eta gobernatzeko”.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Adirane Peñagarikanok Martirietako Igoera irabazi du Azkoitian

2025/07/09
Urretxu eta Zumarraga
2

Barrika lasterketa, geltokietako jaietako berrikuntza nagusia

2025/07/10
Urretxu eta Zumarraga
3

Santa Anastasia jaietako egitarauko azala, Julen Izagirrerena

2025/07/11
Urretxu
4

Pogacar eta Vingegaard erlojupeko batean nor baino nor, Zumarragan lehenengoz

2025/07/09
Zumarraga
5

Zumarragako Udalak 60 euroko erosketa bonuak bidaliko dizkie 2010etik 2019ra jaiotakoei

2025/07/08
Zumarraga
6

Lore sariketako irabazleak

2025/07/11
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT