Oiartzunek eta Leitzak Euskal Herriko herriarteko pilota txapelketako finala jokatuko dute igandean Zumarragan

Igandean, 11:00etan, Euskal Herriko herriarteko pilota txapelketako final jokatuko da Zumarragako Beloki pilotalekuan. Gipuzkoako ordezkariak, Oiartzunek, Nafarroako txapelketa irabazi duen Leitzaren aurka jokatuko du. ETB4 kateak zuzenean emango du.
Finalerdiak ere Zumarragan jokatu dira. Oiartzunek Aguraini irabazi zion igandean eta Leitzak Markina-Xemeini asteartean.