
Igandean, 12:00etan, kontzertua izango da gaztetxeko terrazan. Joseba Irazokik Gitarra lekeitioak diskoa aurkeztuko du. Bertan, Mikel Laboari erreferentzia egiten dio, inprobisazio eta melodiak uztartuz. Isuok eta Bargik, berriz, beraien diskoen aurrerapenak egingo dituzte. Isuoren diskoaren izenburua Suzko ikurra da eta Bargirena Arrats laranjak.