Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Jaiak

Santa Anastasia jaien arima

Urretxu

Herriko elkarteak Urretxuko jaien arima dira. Beraiek arduratzen dira, udalaren laguntzarekin, jaietako ekitaldi nagusiak antolatzeaz. Hala, urtero jaien aurkezpen ekitaldian parte hartzen dute. Asteartean hainbat elkartetako kideek, Jon Luqui alkateak lagundurik, jaietako ekitaldien berri eman zuten.

2025/09/11
Otamotz

Hemen dira Urretxuko jaiak. Ekitaldi nagusiak hilaren 19tik aurrera ospatuko badira ere, asteburu honetan ere hainbat ekitaldi izango dira: Lurra dantza taldearen folklore jaialdia, adinekoen eguna eta toka txapelketa.

Juanlu Elgarrestak folklore jaialdiaren berri eman zuen. 10:00etatik 14:00etara folklore azoka egingo dute Areizaga plazan. Euskal Jairako materiala lortzeko aukera ezin hobea izango dela aipatu zuen. 12:00etan, udaletxean, folklore jaialdian parte hartuko duten taldeei harrera egingo diete. Aurtengo jaialdian Gasteizko Eguzki Lore dantza taldeak, Frantziako Mont de Marsan herriko Lous Tchancayres taldeak, Mallorcako (Herrialde Katalanak) Inca herriko Revetlers des Puig D’Inca taldeak, Guatemalako Agrupacion Folclorica Raxela taldeak eta Lurra dantza taldeak parte hartuko dute. 

13:00etan, Areizaga plazan, talde horietako kideek beraien herrialdeetako dantzak irakatsiko dizkiete nahi duten guztiei. 18:30ean folklore jaialdia egingo dute Gernikako Arbola plazan. Lurra taldeko dantzari txikiek emango diote hasiera jaialdiari. Bitartean, gainontzeko taldeak kalejiran sartuko dira plazara. Horretaz gain, argazki lehiaketa egingo dute. Oinarriak urretxu.eus webgunean daude.

Lurra taldeak jaietako beste ekitaldi batzuetan ere parte hartuko du: igandeko adineko pertsonen festan, txistularien alardean eta Euskal Jaiko desfilean. Adineko pertsonen egunari dagokionez, 12:00etan korporazioak eguneko zentroa bisitatuko du. Bertan, bertaratutako zaharrenak omenduko dituzte. Ondoren, Lizarriturri txistulari taldeak lagundurik, elizara joango dira. Mezaren ondoren, argazkia aterako dute eta Incako eta Urretxuko dantzariek adinekoentzat dantzatuko dute. 14:15ean bazkaria egingo dute eta ondoren dantza lehiaketa.

Igandean toka eta bote txapelketa ere jokatuko da. Ino Ugarteburuk eta Jose Antonio Calvok eman zuten horren berri. Txapelketa horiek Gernikako Arbola plazan izango dira, 11:00etan. Ugarteburuk eta Calvok herritarrak parte hartzera animatu zituzten.

Gazte olinpiadak

Beñat Zamalloak Gazte Bideanek antolatutako gazte olinpiaden berri eman zuen. Hilaren 22an jokatuko da, goizez. 13 eta 18 urte bitarteko gazteek parte har dezakete eta izen-ematea zabalik dago. «Ez da gaitasun berezirik behar», esan zuen. Gazte Bideanek Odei Barrosoren kontzertua eta hip-hop jaialdia ere antolatu ditu. Hilaren 19an izango dira, 21:00etan eta 23:00etan, Gernikako Arbola plazan.

Pregoia Goierri Aldapa saskibaloi taldeko neskek irakurriko dute. Goierriren saskibaloi saileko Sergio Gonzalez de Galdeanok eskerrak eman zituen eta jaiei hasiera polita ematen saiatuko direla esan zuen.

Txistulariek ostiralean eta igandean kalejirak egingo dituzte eta larunbatean alardea. Ibon Garmendiak alardearen berri eman zuen. Andoni Oruesagastik bi dantza eskainiko dizkie bere aitaitei eta Benito Lertxundi omenduko dute. Benitoren bi ilobek bere bi kanta abestuko dituzte. Musikarekin jarraituz, Unai Izagirrek Iparragirre Balerdi musika bandak ostiralean kalejira egingo duela eta astelehenean dantzaldia aipatu zuen.

Herri kirolak

Izaskun Arrutik herri kirol elkartearen izenean hitz egin zuen. Larunbatean idi proba egingo dute eta astelehenean sokatira txapelketa. Gainera, igandean bi idi atonduko dituzte eta karroza egiten ari dira, elkartearen 35. urteurrena dela eta.

Goierri elkarteko Juan Luis Ayusok gastronomia lehiaketaz hitz egin zuen. Aurten ere sekulako arrakasta izan du: zazpi kuadrilla kanpoan gelditu dira. Jokin Rodriguezek sokamuturraren berreskurapenaz hitz egin zuen. «Euskal Herrian oso errotuta dago eta herriko jendearen eskaerari erantzun diogu. Araudia oso zorrotza da. Legedia beteko dugu. Lasaitasun mezua zabaldu nahi dugu».

Karrozeroak

Oier Fernandez karrozeroen izenean mintzatu zen. Hamahiru karroza aterako direla eta asteburu honetan txistorra-jana egingo dutela aipatu zuen. Bukatzeko, Goiargi abesbatzako Ana Alvarezek txistulari alardean abestuko dutela eta igandean kantu poteoa egingo dutela gogoratu zuen.

Hitza hartzen azkena alkatea izan zen. Jaietako zapiak dagoeneko salgai daudela eta kuadrillen bazkarian izena emateko epea astelehenean irekiko dela aipatu zuen (astelehenetik asteazkenera, 19:00etatik 20:30era, kultur etxean). Jendea Urretxura etortzera gonbidatu zuen eta ostiral eta larunbat gauean autobus zerbitzu bereziak egongo direla gogoratu zuen.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Oleta elkartearen 50. urteurrena, Josu Perezen begietatik

2025/09/08
Zumarraga
2

Urretxuko jaietako sokamuturraren aurkako elkarretaratzea deitu dute ostiralerako

2025/09/09
Urretxu
3

Sokamuturra bultzatu dutenen eta Urretxuko Udalaren erantzuna ekitaldiaren aurkako kontzentrazioa deitu dutenei

2025/09/10
Urretxu
4

Adirane Peñagarikanok Usurbera igoera irabazi du

2025/09/07
Urretxu eta Zumarraga
5

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatu du

2025/09/07
Zumarraga
6

Hautsitako ur hodiaren bideo ikusgarria

2025/09/10
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT