
Adirane Peñagarikano urretxuarra bigarren postuan sailkatu da Idiazabalgo Axari Trail mendi lasterketako proba luzean. Lasterketak 25,4 kilometroko luzera eta 1.550 metroko desnibela izan ditu. Lehen postuan Ainhoa Garikano tolosarra sailkatu da (2:36:54), bigarrenean Peñagarikano (2:42:12) eta hirugarrenean Irati Larrañaga usurbildarra (2:45:11).