Asteburu honetan Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregiren Maspalomas pelikula emango dute Zelai Arizti aretoan. Jose Ramon Soroiz legorretarrak aktore onenari saria irabazi du Zinemaldian, pelikula honetan egindako lanagatik.
Vicentek (Soroiz) 76 urte ditu eta nahi bezala bizi da Maspalomasen. Istripu baten ondoren, Donostiara itzuli beharra du, abandonatu zuen alabarengana. Adinekoen egoitza batean bizi beharra du eta homosexuala dela ezkutatzera behartuta ikusiko du bere burua.
Zazpi emanaldi izango dira: larunbatean, igandean eta astelehenean (ikuslearen eguna) 19:30ean eta 22:00etan eta asteazkenean 19:30ean. Asteazkeneko emanaldian Aitor Arregi zuzendariarekin solasaldia egingo dute.
Trailerra ikusteko, sakatu
hemen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide