Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Zumarragako EH Bilduk "irregulartasun larriak" atzeman ditu Gure Txoko tabernaren esleipenean eta lehenbailehen kontratua erregularizatzea eskatu du

Zumarraga
2025/10/04
Otamotz

Zumarragako EH Bilduren udal taldeak “udaleko dokumentazioa zorrotz aztertu ondoren”, Gure Txoko jubilatuen etxeko taberna-jatetxearen ustiaketaren inguruan “hainbat irregularitate eta gorabehera” daudela ikusi du. Horra hor komunikabideetara helarazi duten idatzia.

“Hasierako kontratua, 2000.urtean esleitua, 2006. urtean luzatu zen El Salvador gizarte etxearen kudeaketa gehituz. 2017. urtean lehiaketa publiko bitartez bi zerbitzuak aldi baterako enpresa elkarte bati esleitu zitzaizkion, hau Gure Txoko kudeatzen hasiz eta 2020eko urtarriletik aurrera El Salvador kudeatzea aurreikusiz. Alabaina, 2019 urte hasieran eta erabiltzaileen kexek eta udal txostenek baieztatzen duten bezala, zerbitzuaren inguruko hutsuneak atzeman ondoren Tokiko Gobernu Batzordeak kontratua etetea erabakitzen du kontratuan jasotakoa ez betetzeagatik. Ebazpen honen ondoren, larrialdi edo premiazko kontratu gisara eta espediente publikorik gabe eta legeak eskatzen dituen izapideak bete gabeko prozesu bat eta gero, ustiapena Barrenetxe JO 1964 sozietateari esleitu zitzaion. Egoera irregular hau sei urte baino gehiagoz luzatu da, kontratua behar bezala formalizatu gabe, eta gaur egun ere horrela jarraitzen du. Bestalde, aurretik El Salvador gizarte etxea ustiatzen zuen pertsonak, honen kontratu lagapena egin zion aipatu sozietateari. Gogoratu gizarte etxeko kudeaketak esleipendun berria bazuela eta aurrekoak 2020ko urtarrila arte bakarrik ustiatu behar zuela. Beraz, lagapen honek ere zalantzak sortzen dizkigu. EH Bildutik egindako kontsulta juridiko independiente batek ohartarazi du zuzeneko esleipen hauek, publizitate eta izapide administratiborik gabe egindakoak, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen arabera baliogabetzat jo daitezkeela. Gainera, larrialdi edo premiazko egoeren bidea bidegabeki erabiltzea eta funtsezko izapide gabeziek ekintzaren baliogabetasuna larriagotzen dute. Kontratazio publikoan adituak direnek baieztatu digutenez, jarduteko era honek administrazio, ondare eta zigor erantzukizunak ekar litzake, Zigor Kodearen 404.artikuluan araututako administrazio prebarikazioaren figurarekin bat etor litekeen neurrian, artikulu horrek zigortu egiten baititu bidegabekeria dela jakinda emandako ebazpen arbitrarioak. Hau horrela, EH Bilduk beharrezkoak diren ekimen politiko guztiak gauzatuko ditu eratorritako erantzukizunak argitzeko, eta ezinbestekotzat jotzen du udalak egoera hau ahalik eta azkarren erregularizatzea, publikotasun, lehia eta legezkotasun printzipioetara egokitutako kontratazio prozedura berri baten bidez. EH Bilduk gardentasuna, inpartzialtasuna eta kalitate irizpideak eskatzen dizkio udalari herritarrentzako funtsezko zerbitzu publikoen kudeaketan, batez ere adinekoentzat hain garrantzitsuak diren Gure Txoko eta El Salvador bezalako zerbitzu publikoetan”.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Iota gimnasioak fit-race txapelketa egin du Gernikako Arbola plazan

2025/10/06
Urretxu
2

Emakumezko bat atxilotu dute Urretxun bere bikotea arma zuri batekin erasotzeagatik

2025/10/07
Urretxu
3

Zumarragako EH Bilduk "irregulartasun larriak" atzeman ditu Gure Txoko tabernaren esleipenean eta lehenbailehen kontratua erregularizatzea eskatu du

2025/10/04
Zumarraga
4

Giro bikaina Etxeberriko jaietan

2025/10/06
Zumarraga
5

Eire tabernan urteurren jaia egingo dute larunbatean

2025/10/07
Urretxu
6

Xabier Zaldua Euskal Herriko aizkolari txapelketako finalera sailkatu da

2025/10/05
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT