
Atzo (astelehena) arratsaldean emakumezko bat atxilotu zuten Urretxun, ustezko hilketa saiakeragatik. Bere bikotea arma zuri batekin erasotu izana leporatu diote. Gizonezkoak lepoan eta lepauztaiean zauriak zituen eta Donostiako ospitalera eraman zuten. Emakumezkoak ere zauriak zituen, ustez, gizonezkoak emandako kolpeengatik. Hori dela eta, genero indarkeriagaik ikertzen ari dira.