Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Oilar Beltzak: rantxerak ere euskaraz

Urretxu

Iñaki Larrañaga urretxuarraren Oilar Beltzak taldea arrakasta itzela izaten ari da. Hegoaldeko herrialde guztietan jo dute dagoeneko. Irailean Zumarragan, Zegaman eta Gaintzan jo zuten eta azaroaren 7an Araman joko dute.

Argazkia: Josu Perez.
2025/10/07
Otamotz

Rantxerak modan daude eta Goierrik ere badu bere rantxera taldea: Oilar Beltzak. Iñaki Larrañaga (ahotsa), Imanol Intxausti (soinua), Xabi Arakama (baxua), Aratz Izeta (gitarra), Juanma Urriza (bateria), Joxe Martin Razkin (tronpeta), Iker Sukia (baxua) eta Ander San Josek (produkzioa) osatzen dute.

Taldearen bultzatzailea Larrañaga urretxuarra da. Urte askotan panderoa jo ondoren, rantxerak talde bat sortzeko gogoa zuen. «Pertsonak boladak izaten ditu eta bi umeak dezente hazi eta gero kanpora begira jarri nintzen. Rantxera bat erakutsi nien lagunei eta oso ona zela esan zidaten. Grabatzea erabaki genuen eta Beasaingo Pottoko estudiora jo genuen. Ondoren, bidean ezagututako jende askorekin taldea osatu nuen. Hasiera Imanol eta Xabierekin kontatzen nuen eta bati eta besteari deika zazpi laguneko taldea osatu dugu. Bi nafar ditugu (Urriza eta Razkin). Gainontzekoak goierritarrak gara. Azken urtebetean 30 bat kontzertu egin ditugu. Horren ibilbide motzean horrenbeste kontzertu egitea harrigarria da», aipatu du.

Lehen kontzertuak etxe ondoan egin zituzten. «Seguran, Zegaman… jo genuen. Santa Lutzi egunean, berriz, Urretxuko gaztetxean jo genuen. Gaztetxea bete genuen eta jendeari asko gustatu zitzaion. Aurten, Bizkaia, Nafarroa eta Arabara iritsi gara. Uztailean geltokietako jaietan jo behar genuen, baina kontzertua bertan behera gelditu zen, ekaitza zela eta. Irailean, berriz, Agiñan jo genuen».

Rantxerak jotzen dituzte, batik bat. «Rantxera tradizionalei ukitu berezia ematen saiatzen gara. Bestalde, euskal kanta zaharrekin ere nahasketa bereziak egiten ditugu. Taldea euskaratik egiteko asmoa dugu, baina erdaraz ere zerbait abesten dugu. Ikusiko dugu nora goazen, baina gehiena euskaraz izango da. Erromeria zaharretako kantak berreskuratu, kutsu horretako berriak egin… Hori da ideia. Nahasketa. Ez gara mariatxi talde bat eta ezta erromeria talde bat ere. Rantxerak eta kunbiak nahasten dituen euskal giroko talde bat gara».

30 bat kanta jo dituzte orain arte. Horietatik hamar bat, beraien hitzekin. «Abestiren bateko hitzak Aitor Sarriegiri eskatu dizkiot, baina beste asko nik egin ditut. Musikari dagokionez, abesti gehienak hartutakoak dira, baina gure ukitua eman diegu. Gure erreferenteak direnen kantak hartzen ditugu: Benitoren abesti bat dugu, Elgetarena, Lajari entzun genion bat, Eganek jotzen zuen bat… Ea gureak ere egiten ditugun, baina horrek lana eta denbora eskatzen du. Jendea zain dagoela uste dut. Iparragirreren Hara nun diran abestiaren bertsio bat prestatzen ari gara. Izan ere, inmigrazioaren gaiari begiratzen diogu eta mugetako musika jotzen dugu. Mexikoko mugakoa, baina baita gure mugakoa ere. Egunerokotasuna duten gainontzeko gaiak ere lantzen ditugu».

Azken kontzertuak Zegamako Kinto Egunean, Gaintzan, Iurretan (Bizkaia) eta Ibirikun (Nafarroa) egin dituzte. «Zegamakoa kontzertu berezia izan zen guretzat, zegamarrek asko lagundu baitigute hasieratik». Azaroaren 7an Goierrin joko dute berriro: Araman. Eta Santa Lutzi egunean berriro gaztetxean jotzeak ilusio handia egingo lieke.

Iñaki Larrañaga: Trikitixa Elkarteko lehendakariaren semea

Oilar Beltzak taldeko abeslaria Esteban Larrañaga zenaren semea da. Larrañaga trikitixa zale amorratua zen (Trikitixa Elkarteko lehendakaria izan zen). «Gure etxea soinuaren santutegi txiki bat zen. Etxean, autoan, asteburuetako planetan… trikitixa zen nagusi. Aita antolaketa lanetan, epaile lanetan, aurkezle bezala… ibiltzen zen eta gu bere atzetik».

Semeak panderojoleak imitatzen zituen eta Azkoitira eraman zuten ikastera, Luis Alberdi Zabalerengana. «Aita Loiolakoa zen, baina aitaita eta amama azkoitiarrak nituen, Martittekoak. Ama, berriz, zegamar jatorriko urretxuarra da. Aitona eta amona Zegamakoak ziren. Nahasketa ona dut».

Urretxuko Euskal Jaiko desfilean jo zuen lehenengoz, Nagore Kortarekin. Ondoren, Gari Lizarraga lagunarekin jo zuen urte askotan. Egun, Imanol Intxausti segurarrarekin jotzen du. «Erromeria formatuarekin herrietako bihotzera heltzen zara», dio.

Argazkia: Josu Perez.

Argazkia: Josu Perez.

Argazkia: Josu Perez.

Argazkia: Josu Perez.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Iota gimnasioak fit-race txapelketa egin du Gernikako Arbola plazan

2025/10/06
Urretxu
2

Emakumezko bat atxilotu dute Urretxun bere bikotea arma zuri batekin erasotzeagatik

2025/10/07
Urretxu
3

Zumarragako EH Bilduk "irregulartasun larriak" atzeman ditu Gure Txoko tabernaren esleipenean eta lehenbailehen kontratua erregularizatzea eskatu du

2025/10/04
Zumarraga
4

Giro bikaina Etxeberriko jaietan

2025/10/06
Zumarraga
5

Eire tabernan urteurren jaia egingo dute larunbatean

2025/10/07
Urretxu
6

Xabier Zaldua Euskal Herriko aizkolari txapelketako finalera sailkatu da

2025/10/05
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT