Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Uxue Kerejeta musikari zumarragarrak ‘Amaiera’ diskoa argitaratu du

Urretxu eta Zumarraga

Larunbat arratsaldean Urretxuko Eire tabernaren urteurren festan joko du

2025/10/09
Otamotz

Uxue Kerejeta musikari zumarragarrak Amaiera diskoa kaleratu du. Larunbatean, 19:00 aldera, kanta batzuk joko ditu Urretxuko Eire tabernaren urteurren festan. Gainera, nahi dutenek diskoa eskuratu ahal izango dute.

Kerejeta umetatik da musikazalea. «Aitaitarekin Arrate Irratian trikitixa entzuten nuela esaten dit beti amak. Musika eskolara joan naiz, dantza egiten nuen…». Musika eskolan soinua eta panderoa jotzen ikasi zuen. 15 bat urterekin gitarra jotzen hasi zen, bere kasa. Eta ikasketak bukatu zituenean, pianoa jotzen hasi zen. «Bergarako musika eskolan soinu eta pandero irakaslea naiz. Gitarra eta pianoa, berriz, hala moduz jotzen ditut. Katekesis bertsio taldean jotzen nuen eta gitarrak inbidia handia ematen zidan. Akorde batzuk ikasi nituen, kantatzea ere gustatzen zait, sortzeko gogoa nuen… eta abesti batzuk egin nituen».

Hala, lehen kontzertuak eman zituen. Orain, berriz, diskoa argitaratzera animatu da. «Duela hiru bat urte, kantek egitura politagoa zutela, melodiari dagokionez zerbait gehiago zutela… ikusi nuen eta poliki-poliki kantei forma ematen hasi nintzen. Iazko udan diskoa grabatzea erabaki nuen», aipatu du.

Diskoari izenburua jartzea apur bat kosta zitzaion. «Izenburua behar zuen, baina jarri nion lehenengoa ez zitzaidan gustatu. Jartze hutsagatik jarri nuela konturatu nintzen. Abesti guztien hitzak mahai gainean jarri nituen eta kanten zentzua bilatu nuen. Gauza ezberdinen amaierari idatzi niola konturatu nintzen eta, beraz, diskoari Amaiera izenburua jarri nion».

Pop estiloko diskoa da. Hitzak ere bereak dira. «Hitzak ez dira oso landuak, beharbada, baina hori atera zait. Ez dira ez onak eta ez txarrak. Nireak dira. Niri gertatu zaizkidan gauzei, jendeari, sentimenduei, bizitzarekiko eta ingurukoekiko maitasunari… idazten diet».

Aurrerago, Urretxun

Diskoa inguruko musikariekin grabatu du. «Gitarra akustikoa eta ahotsa nik grabatu dut. Gitarra elektrikoa Itsaso Larrañagak grabatu du, baxua Pedro Gonzalez musika eskolako irakasle leondarrak, teklatua Beñat Armentiak eta perkusioa Javi Castañok. Bestalde, hiru kolaborazio berezi izan ditut: Ianire Aranzabe, Idoia Asurmendi eta Joseba Loinaz pianista. Diskoko argazkiak eta diseinua Andoni Clavok egin ditu».

Diskoa Zestoako Gaztain estudioan grabatu zuten, Eñaut Gaztañagarekin. «Inguruko jendeak berari buruz hitz egin zidan. Hala, bertara jotzea erabaki nuen. Etxetik gertu dago, gainera».

Diskoa kontzertuetan salduko du. «Larunbat honetan abesti batzuk joko ditut, bakarka, Eire tabernaren lehen urteurrenean. Diskoaren aurkezpena datorren astean egingo dut: ostiralean, 20:00etan, Tolosako Intujai espazioan eta larunbatean, 12:00etan, Zumarragako Otxaran dendaren kanpoaldean. Tolosan eta Zumarragan taldeko beste partaide bat egongo da. Aurrerago banda guztiarekin joko dut, Urretxun. Aurkezpen kontzertu ofiziala izango da».

Bukatzeko, lagundu dioten guztiei eskerrak eman nahi dizkie. «Etxekoek eta lagunek asko lagundu didate», amaitu du.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Iota gimnasioak fit-race txapelketa egin du Gernikako Arbola plazan

2025/10/06
Urretxu
2

Emakumezko bat atxilotu dute Urretxun bere bikotea arma zuri batekin erasotzeagatik

2025/10/07
Urretxu
3

Zumarragako EH Bilduk "irregulartasun larriak" atzeman ditu Gure Txoko tabernaren esleipenean eta lehenbailehen kontratua erregularizatzea eskatu du

2025/10/04
Zumarraga
4

Giro bikaina Etxeberriko jaietan

2025/10/06
Zumarraga
5

Eire tabernan urteurren jaia egingo dute larunbatean

2025/10/07
Urretxu
6

Uxue Kerejeta musikari zumarragarrak ‘Amaiera’ diskoa argitaratu du

2025/10/09
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT