
Zumarragak Europako funtsekin garatu duen merkataritza eredu digital eta jasangarria Europa Se Siente lehiaketako finalera sailkatu da. Lehiaketa horretan Europako funtsekin egindako lana saritzen da eta Zumarraga Hurbila kategorian izendatu dute, Orgivako (Granada) onkologia zentro batekin eta Valle del Ambrozeko (Caceres) egitasmo turistiko batekin batera. 200 hautagai baino gehiago izan dira eta Zumarraga kaleen eta espazio publikoak berrantolatzeko, azoka indarberritzeko eta merkataritza egungo beharretara egokitzeko egin duen lanagatik izendatu dute. Ogasun eta Funtzio Publikoko ministerioak antolatzen duen lehiaketa honetako finala bihar (ostirala) izango da, Bartzelonan. Goizean zehar finalistak aurkeztuko dituzte eta ondoren herritarrek botoa emateko aukera izango dute. Ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez, 09:00etatik aurrera. Udalak finala jarraitzera eta botoa ematera animatu ditu herritarrak.
Finala streaming bidez jarraitzeko eta bota emateko, sakatu hemen.