
Julen Izagirrek Urretxuko Eire taberna hartu zuen iazko irailean eta atzo urteurrena ospatu zuen. Haurrek zezen mekaniko batean jolastu zuten eta tatuaiak egin zituzten eta Uxue Kerejetak kontzertua egin zuen. Argitaratu berri duen Amaiera diskoko kantak jo zituen. Eguraldi bikaina lagun, jende asko elkartu zen.